-
Hemen zaude:
Mintzalaguna: zurekin euskaraz, nonahi eta noiznahi
Mintzalaguna: zurekin euskaraz, nonahi eta noiznahi
Gorbeialdeko Kuadrillak urteroko deialdia jarri du martxan, eskualdeko mintzalagun edo gurasolagun taldeetan parte hartzeko. Zurekin euskaraz, nonahi eta noiznahi!
Mintzalagun taldeak maiztasun finkoarekin elkartzen diren hiztun taldeak dira. Helburu komun bat dute: euskaraz aritzea, lagun-giroan, eta, horrela, bakoitzaren ahozko euskara hobetzea. Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!
Gorbeialdean, gainera, badugu mintzalagun mota berezi bat: GURASOLAGUN TALDEAK. Talde hauek, azken finean, mintzalagun taldeak dira, baina partaideek bereizgarri bat dute: gurasoak dira elkartzen direnak, beren umeekin. Beraz, familian egiten diren mintzalagun taldeak dira.
Urrian zehar izango du, hala nahi duenak, izena emateko aukera, bai mintzalagun izateko, bai gurasolagun izateko. Hemen duzu IZENA EMATEKO DIPTIKOA. Bete ondoren, bidali gorbeialdea@topagunea.eus edo euskara@gorbeialdea.eus helbidera. Eta edozein zalantza baduzu, lagunduko dizugu!
LEHIAKETA-OPOSIZIO bidezko LEP: berdintasun teknikaria
Jakinarazten da gaurkoan, maiatzaren 10ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAOn, BOEn) argitaratu dela lehiaketa-oposizio...
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren 4tik 6ra Espejon
Gorbeialdeko 2010 eta 2013 urteen artean jaiotako gaztetxoek oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguru...
Gorbeialdeko mintzalagun eta gurasolagunen topaketa, otsailaren 4an