Araban XIII. eta XIV. mendeetan zehar hiri asko sortu ziren. Legutio hiri horietako bat dugu. Berau garai hartako jauntxoen leinuen aurrean erregetza nagusitzeko asmoz sortu zen. Hain zuen ere, Legutio 1333. urtean izan zen "erret-hiri" izendatua Alfonso XI. erregearen eskutik.
Legutiotik pasealditxo bat egitea nahikoa da beroni erdi aroko hirien egitura antzemateko. Gaur egun hiriaren sarrera da zutik dirauen egitura bakarra. Antzinako atari hau arku bikoizduna eta puntuduna dugu eta berau da herria inguratzen zuten antzinako harresien aztarna bakarra.
Hiriaren alde zahar horretan gaur egun arkitektura euskalerritar-atlantiarraren tipologia duten baserri ederrak daude eraikita. Hiriko gainerako lekuetan ere baserri ederrak daude eraikita urtegiaren inguruko toki ezin politagoan murgilduta daudelarik.
Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegotik energia komunitateei eskaintzen den aholkularitza martxan jarraitzen du
Arabako Eraldaketa Komunitariorako Bulegotik (EKB) jakinarazi nahi dizugu energia-komunitateentzat eskaintzen dugun aholk...
XXI. ORRI MARKAGAILU LEHIAKETA
Gorbeialdeko Kuadrillak XXI. Orri-markagailu lehiaketa antolatu du....
Gorbeialdeko mintzalaguna: Euskaraz zoriontsu izateko bidea!
Badator berriz ere Gorbeialdeko Kuadrillaren mintzalagun programan izena emateko urteroko deialdia. Hemendik aurrera, es...
