-
Hemen zaude:
Arkitektura zibila
Arkitektura zibila
Zurbanoko herriak hainbat jauregi-etxe eder ditu XVII-XVIII. mendekoak. Ospe handiko familienak izanikoak dira; Basterra, Otalora, Isunza, Iriartetarrak...
Besteak beste:
- Zurbanotarren landa-jauregia: bere garaian monumentu izendatu zuten. XVII. mendean eraikia da, eta bere fatxadaren erdialdea oin karratuzko bi dorrez babestuta dago.
- Otalora-Guevara jauregia: zenbait alderditan aurrekoa bezalakoa dugu. Ikusgarria da jauregi honek etxaburuan duen ezkutu barrokoa, bertako bizilagunak ezagutarazten dituena.
- Ortiz Zarate jauregia: Ezkutu barroko izugarri handia du fatxadan. Eraikinak teilatu-hegal handi bat du, habeburu apainduzko bi multzo dituena. XVI. mendekoa dugu berau.
- Otazutarren jauregia: Basterratarren antzinako dorretxea zegoen tokian dago eraikia. Landa-jauregien arkitekturaren eredu ederra dugu berau. Itxura ederreko eraikin honek Guevaratarren armarri barroko ederra du erakusgai.
Horrez gain, herriko gainontzeko tokietan ere herri honen jauntxotasuna gogorarazten duten hainbat etxe dira. Hirigune hau XVI-XVIII. mendeko hainbat etxek, hots, jauntxoen ezkutuak dituzten hainbat etxek, osatzen dute, baina hauei guztiei betiko landa-baserriak gehitu behar zaizkie. Edozelan ere, aipatu baserri hauen tipologia ez da eskualdeko gainerako baserri ohikoena bezalakoa. Aitzitik, Lautada arabarreko betiko landa-arkitekturaren ezaugarriak ditu.
Zurbanoko eliza (San Esteban) XV. mendekoa dugu eta Lautada arabar osoan interes handikotzat jotzen den elementu bat dauka: erretaula nagusia. Berau, XVII. mendekoa izanik, absidean hiruorritan egokitutako pieza-multzo bat dugu eta bertan bere sagrarioa nabarmentzen da, zeina zehaztasun handiz landuta dauden eta mota askotako ikonografia duten zenbait osagaiz eginda dagoen. Erretaula XVIII. mendeko erliebe batzuez dago hornituta.
Energia-komunitateentzako arreta birtuala (EKB-ren bulego)
Gorbeialdean bizi zara? Ba al duzu energia-komunitateen berri? Inoiz pentsatu al duzue zuen herrian edo komunitatean zuen...
XXVI KULTURGURA - Erantzunak
Hauek dira aurtengo erantzun zuzenak....
Gorbeialdeko Kuadrillako XXIII. Argazki lehiaketaren Irabazleak
Badakigu 2025eko irabazleak eta bere lanak. Hauek 2026ko egutegian agertuko dira....
