Informazio turistikoa

Arangioko mendizerra

Gaindegi zoragarri honetatik Aramaioko harana oso-osoan ikusten da. Haranaren tontorrik garaiena Orixol mendia dugu, bertara Krutzeta gainetik joan daitekeelarik (A-2620 errepidean, Legutiotik 8 km.ra eta Ibarratik 6 km.ra). Ibilbide hau etengabe da aldapatsua, eta pinudi artetik, Santikrutzeko gailurreko sasitzetatik eta Orixol gailurra osatzen duten harizti zoragarri eta kareharrizko gailurtzatik doa. Edertasun eta balore ekologiko handiko lekua dugu berau.

Etxagueneko elizatetik (auzoa), ibilbide ederra dugu, Izpizteko tontorreraino garamatzana, alegia. Orixol inguraturik, eta Zabalandiko mendi-lepotik aldapa gogorra igoz, Anbotoko tontor mitikora igo daiteke (Bizkaiko lurraldetik, 4 km. eskasera), eta ekialdetik joanda, ordea, Belamendiko gailurrera.

Oletatik ere aipatu tontorretara doazen zenbait ibilbide dira. Oletara Legutiotik hel gaitezke, Otxandiorako bidea hartuta (A-623). Kotxez goazela, merezi du Urkiolako Santutegira joateak, bertan baitago Parkearen Interpretazio Zentroa, hau da, ingurune honi ospe handia eman dion santutegia, eta Anbotorako ibilbiderik ezagunena.

Etxaguen

Nos encontramos en Etxaguen con el que pasa por ser el templo de menores dimensiones del Valle, la Iglesia de San Miguel, que adopta una solución constructiva muy singular, al cubrir su nave con una bóveda de crucería de madera.

Destaca asimismo el caserío Uribarren, frente a la iglesia, con un conjunto singular de detalles constructivos como arcos, ventanas y un pequeño puente que salva un pequeño regato.

Ibarra

Plazan herriko hiru eraikin garrantzitsuenak ditugu: Vicente Goikoetxea musikari ospetsuaren etxea, udaletxea eta San Sebastian edo "Sastiña" ermita.

Plazan herriko hiru eraikin garrantzitsuenak ditugu:

  • Batetik, Vicente Goikoetxea musikari ospetsuaren etxea ikus dezakegu, plazari izena ematen diona. Vicente Aramaioko seme ezagun eta zintzoena dugu, "La Bañera" deritzan parke ederrean ere bere omenez eraikitako oroitarri bat ikus dezakegularik.
  • Honen aurrean Udaletxea dugu, 1742 eta 1746 urteen bitartean harlanduz eraikitako eraikuntza jatorra.
  • Bi eraikuntza hauen artean San Sebastian edo "Sastiña" deritzan ermita edo baseliza dugu, haranaren historian izan denik garrantzitsuena. Beronen inguruan Ibarra herria sortu zen. Bere inguruan peria eta azokak egiten ziren, gaur egun enparantza edo plaza dugun toki horretantxe. Laurehun urtetan zehar, beraren barruan gorde izan dira udal pisu eta neurrien patroiak eta udaleko idazki eta agiri garrantzitsuenak.

Olaeta

Olaetak garai batean bertan egon ziren burdinolengatik du izen hori. Bertan, Sorkundeko Ama Birjinaren eliza bisita genezake. Elizatari luzea duen arkupedun parrokia bakarra da Araban.

Baina, olaetarren urguilua Plazako Gurutzea da, herriko gurutzerik onena dela diote. XVIII mendeko gurutzea da, apaingarriz betea. Ibai gaineko zubiaren petrilean dago kokatua.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital