KONTAKTUA
Teknikaria: Oihana Mtz. Errasti
E-posta: ekonomia@gorbeialdea.eus
Telefonoa: 945 430 167
JENDEAURREKO ARRETA
Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitza (Murgia), astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
HELBURUAK ETA FUNTZIOAK
Gorbeialdeko Kuadrillak bere helburuen artean du eskualdea osatzen duten herrien ongizatea eta garapena zaintzea, eta, eskura dauden baliabideak optimizatzeko eta Kuadrilla osatzen duten udalerriei zerbitzu komun bat emateko, 1995eko abenduaren amaieran martxan jarri zen ekonomia aholkularitza teknikorako eta ekonomia eta enpleguaren sustapenerako zerbitzua. Helburua, honakoa: eskualdeko garapen ekonomikoa sustatzea eta bultzatzea.
Zerbitzuaren helburu nagusiak honakoak dira:
- Eskualdearen garapen sozioekonomiko iraunkorra SENDOTZEA, lanean ari diren eta lanean hasteko asmoa duten enpresei laguntza emanez, eta ekintzaileak lagunduz.
- Zerbitzu publikoen garapena eta finkotasuna BULTZATZEA, udalerrien bizi-kalitatea hobetuz.
- Eskualdearen garapenean herritarren parte hartze aktiboa SUSTATZEA.
- Baliabide naturalen eta paisaiaren kontserbazio-neurriak DISEINATZEA ETA BULTZATZEA.
- Eskualdeko giza-baliabide endogenoak BALORATZEA, lan merkatuan dauden desoreketan eraginez, lanerako pizgarrien, orientazioaren eta formazioaren bidez.
Ekonomia eta enpleguaren sustapenerako zerbitzuak gauzatzen dituen funtzioen artean, ondorengoak nabarmentzen dira:
- Gorbeia helburu turistikoa planifikatu, garatu eta sustatzea.
- Ekonomia dinamizatzeko eta biziberritzeko programak martxan jartzea.
- Formazio-programak antolatzea, ingurunean bizi diren herritarren eta lan egiten duten enpresen kualifikazioa, profesionalizazioa eta lehiakortasuna areagotzera bideratuta.
- Eskualdeko herritarrei eta enpresei informazioa eta aholkularitza ematea, hainbat esparrutan: Enplegua bilatzea, hainbat erakunderen laguntza-programak, ekintzaile berrientzako laguntza, etab.
- Eskualdea sustatu eta dinamizatzea, modu bateratuan, Gorbeialdeko Kuadrillak ematen dituen beste zerbitzuekin edo Kuadrillan lan egiten duten gainontzeko erakundeekin (Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Basquetour, HAZI, Lanbide, Landa Garapenerako Elkartea, Udalak, etab.)
- Harremanak egitea, Kuadrillako jardueren esparru ezberdinekin, beren beharrak eta iritziak ezagutzeko (nekazariak, abeltzainak, nekazalturismoak, enpresak, elkarteak…).
Gorbeialdeko Kuadrillako XXII. Argazki lehiaketa
2024ko urriaren 18an bukatzen da aurkezteko epea....
EKINTZAILETZA laguntzeko programa 2024 - URRIAREN 18ra arte
Negozio-ideia bat duzu eta Laguntza behar duzu garatzeko edo abian jartzeko?...
Formakuntza ikastaroak IRAILA, URRIA eta AZAROA 2024
IRAILA, URRIA eta AZAROAN Gorbeialdeko Kuadrillak, Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduta, hainbat ikastaro antolatu dit...