Tradizio gastronomikoak eta sukaldaritza dira herri baten bizilagunen historiaren eta ekandu sozial eta kulturalen adierazbide onenak. Hori horrela, Gorbeialdeko Taldeko tradizio gastronomikoa estuki dago lotuta lurralde honek, zuzenki edo zeharka, eskaintzen dituen baliabide ugarien ustiapenarekin.
Ingurune honetako ohiko jakiak prestatzeko erabiltzen diren produktu gehienak, eta berez erakargarritasun gastronomiko handikoak diren produktuak, baserriaren eguneroko jardunetik atereak ditugu. Eskulangileen lana, belaunaldiz belaunaldi guregana iritsi dena, tokiko usadioen eskaintzaren barruan benetako erreklamoa dugula esan behar da.
Idiazabalgo Gazta
Zalantzarik gabe, Gorbeiako alderdi arabarreko produkturik ezagunena gazta dugu. Neguaren amaieran, latxa ardia, baserrietan kortaratua izaten dena, eraitsi egiten da eta, udaberriaren hasieran, gaztagiteari hasiera ematen zaio, horretarako eskulangintza prozesu bat jarraitzen delarik, kontsumitzaileari kalitatea bermatuko dion "jatorri-izena" duen produktu bat lortuz.
"Idiazabal gaztaren jatorri-izena" Euskal Herri osotik zabaldu da, beronen ekoizlerik nagusienetako bat Gorbeialdeko Taldea delarik.
Ardiak
Gaztak eskuz egiten dira baserri askotan, eurotako batzuek (Goiuri, Inoso, Sarria eta abarreko gaztak) azoka eta ferietan arrakasta handiz komertzializatzen direlarik. Izarran gazta lantegi bat dugu, inguruko artzainek hornitua. Bertan Idiazabal gazta egiten dute, honek ospe handia hartu duelarik hainbat tokitan eta, bereziki, estatu mailan.
Bildotsa
Bertako ardiek oso haragi ona ematen dutenez, bertako abeltzainek primerako ekoizkin gastronomikotzat dute berau. Haragi hau gaur egun merkataritza zentro handi guztietan aurki daiteke salgai.
Eztia
Gorbeiako mendioinean erlazaintzan dihardutenek ere, kalitatezko ekoizkinak lortu dituzte, berauen gaur egungo promozioa arrakastatsua delarik. Gorbeiako eztia eskualde honetako ekoizkin garrantzitsuenetako bat dugu. Batez ere, Zigoitia eta Zuian egiten da (Murgian dagoen museoan erlauntzak eta eurotatik lortzen diren ekoizkinak dira erakusgai).
Gozogintza
Gozogintzak ere eskualdearen eremu gastronomikoan leku garrantzitsua du. Hor ditugu ardi edo behi esneaz egindako ekoizkinak. Esaterako, goxuak (euskal pastelak) eta mamiak/gatzatuak inguruko zenbait baserritan egiten dituzte (Goiuri, Zigoitia eta abar...).
Barazki eta frutak
Baserri hauek sarritan tradizio handiko beste ekoizkin batzuk ere eskaintzen dituzte, besteak beste, barazkigintzako ekoizpenetik eratorriak (lekaleak, patatak, mota askotako barazkiak) edota fruta-arbolak (hurrak, gereziak, intxaurrak, sagarrak...). Hauek bertako denda txikietan eros ditzakegu, bai eta inguruko azoka eta merkatu batzuetan ere.
Txarriboda
Inguruko baserrietako ohitura garrantzitsuenetako bat txarriboda dugu. Sektorearen industrializazioak ia tradizio hau erabat galtzea ekarri badu ere, oraindik asko dira ekandu honi eusten dioten baserriak. Berau, arbasoen eskutik jasotako usadio bat izatean, kutsu gastronomiko hutsaz harago doan jardukizuna dugu, familia eta auzokideak jarduera baten inguruan batzen ditu-eta, gaur egun erreklamo turistikoa ere badelarik. Bertako zenbait harategitan ingurune horretan egindako txorizo, odolosteak eta mota askotako haragiak aurki ditzakegu.
Perretxiko eta zizak
Eskualde honetako baso hostotsuek ere kalitate eta estimazio handiko ekoizkinak eskaintzen dituzte. Aipagarrienak, perretxikoak eta bestelako zizak ditugu, kalitatezko sukaldaritza gogoko duten zaletuei zoriona eta atsegintasuna dakarkietenak. Gainera, eurok lortzea oso zaila izatean, ekoizkin hauek sukaldaritzako altxor preziatu bilakatu dira.
Errezetak
Oro har, kalitate handiko ekoizkinak eskaintzen direla esan dezakegu, guztiak ere ezinbestekoak direlarik inguru honetako ohiko jaki ugarien prestaketan: bildots menestra, perretxiko-nahaskia, barraskilo perretxikoz beteak, euskal pastela eta abar. Sukaldaritza oso sustraiturik dago eskualde honetan, batez ere, "txoko" berriek (sukaldaritza elkarteak) ematen dioten bultzadagatik. Eskualde osoan dira txokoak, eurotako batzuek onespen handia lortu duten errezeta propioak dituztelarik.
Eskulangintza gastronomian Eskulangintza jarduerak ez dira soilik sukaldaritzara mugatzen, eskualdeko zenbait tokitan, lurralde honek eskaintzen dituen baliabideak erabiliz, bestelako jardukizunak ere burutzen dira eta. Jarduera hauek, antxina baserriaren jardunean ezinbestekotzat jotzen zirenak, gaur egun, kasurik gehienetan, zaletasun bilakatu dira eta kasu bakan batzuetan lanbide. Honela, bada, eskualde honetan eskulagintza jarduera hauek ere badira:
Keramikagintza eta eltzegintza tradizionala (Ollerias)
Lorezaintza (Markina)
Kuadrillaren EEP: berdintasun teknikaria. Onartutako eta baztertutako pertsonen zerrenda ALHAOn argitaratzea
KULTURGURA 2024
Martxan da KULTURGURA lehiaketa!...
Mairuelegorreta LGEren Landa-Garapeneko Eskualdeko Programa (LGEP): INKESTA
Mairuelegorreta Landa Garapen ELkartea 2025-2030 Landa Garapenerako Eskualdeko Programa (LGP) definitzeko prozesuan mu...