-
Datuak Babesteko Ordezkaria (DBO) arduratuko da datuak babesteko arloan dituzun eskubideak zaintzeaz. Araudiak sortutako figura da, eta nahitaezkoa da herri-administrazio guztietan.
DBOren eginkizunen artean, nabarmentzekoak dira tratamenduaren arduradunei eta eragileei aholkularitza ematea datu pertsonalak babestearekin zerikusia duen guztian, pertsona interesdunen eskubideak baliatzea barne, datuak babesteari buruzko araudia betetzen dela gainbegiratzea eta Gorbeialdeko Kuadrillako langileak arlo horretan kontzientziatzea eta prestatzea.
Gorbeialdeko Kuadrillan tratatzen ari diren datu pertsonalen babesari buruz duzun edozein informazio edo zalantzari buruz ere kontsulta egin dezakezu. Era berean, gai horretan egiten dituzun erreklamazioetan parte hartzen dute.
DBOaren harremanetarako datuak honako hauek dira:
- Posta elektronikoa: dbo@gorbeialdea.eus.
- Posta helbidea: GLOBAL FACTORY SL, Nerbioi kalea 3-5., PK 48001 BILBAO (Bizkaia)
Deskargatu PRESIDENTZIAREN EBAZPENA
-
Zure datuak Gorbeialdeko Kuadrillaren tratamendu-jardueretan sartuko dira, eta tratamendu bakoitzaren berariazko helburuarekin tratatuko dira.
Jarraian, Tratamendu Jardueren Erregistroa kontsulta dezakezu