Landa Garapeneko Elkartea

ORDUTEGIA ETA KONTAKTUA:

Teknikariak:

Sugoi  Auzmendi
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
Tfno: 617 796 308
E-posta: info@mairuelegorreta.eus

Oihana Mtz. Errasti
Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
Tfno. 945430167
E-posta: ekonomia@gorbeialdea.eus

Administrazioko langileak:

Cristina Sevilla
Astelehenetik ostiralera, 12:45etik 15:00etara.
Tfno. 945430167
E-posta: adrmairu@hotmail.com

Jendaurreko arrera: Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitza (Murgia)

“MAIRUELEGORRETA” GORBEIA INGURUETAKO LANDA GARAPENERAKO ELKARTEA

Landa Garapeneko Elkarteak eskualde-izaera duten erakundeak dira, eta beren lurralde-eremuko esparru ekonomiko eta sozialen ordezkaritza-lana egiten dute.

“Mairuelegorreta” Gorbeia Inguruetako LGEa 1996 amaieran sortu zen, eta helburutzat hartu zuen Eskualdea osatzen duten herritarren ongizatea eta garapena zaintzea, ingurunearen garapen sozioekonomikoa bultzatuz.

Elkartearen egoitza Murgian dago, eta Gorbeialdeko Kuadrillarekin partekatzen ditu lokalak eta teknikariak.

Planifikaziorako lan-tresna eta lanerako oinarri nagusia Eskualdeko Landa-garapenerako Programa du. Gaur egun, 2015-2020 epealdiko programa lantzen ari gara.

Hazi Fundazioarekin (http://www.hazi.eus) modu koordinatuan egiten dugu lan, beren laguntza, lankidetza eta aholkularitzarekin.

2001ean sortu zenetik, Mendinet Tokiko Ekintzarako Taldeko (http://www.mendinet.org) kide da. Erakunde hori da Euskadiko LEADER diru-laguntzen kudeaketaz arduratzen dena.

BAZKIDEAK:

  • Gaur egun, Elkartea 13 bazkidek osatzen dute:
  • Aramaioko Udala.
  • Arratzua-Ubarrundiako Udala.
  • Legutioko Udala.
  • Urkabustaizko Udala.
  • Zigoitiko Udala.
  • Zuiako Udala.
  • U.A.G.A.
  • S.E.A., Arabako Enpresarien Elkartea.
  • Kultur Elkarteak
  • Eskolak eta ikastetxeak
  • Administrazio Batzarrak
  • Erretiratuen elkarteak
  • Nekazari eta abeltzainen elkarteak

FUNTZIOAK ETA HELBURUAK:

Bere funtzioen artean, beti ere Hazi-ren lankidetza eta aholkularitzarekin, honakoak nabarmentzen dira:

  • Apirilaren 8ko 10/1998 Legean, Landa Garapenari buruzkoan, jasotako helburu orokorrak eta/edo sektorialak lortzea. Horretarako:
    • Bere eskumeneko lurralde-eremua dinamizatzea, pertsona eta eragile publiko eta pribatu guztiekin batera, 10/98 Landa Garapenerako Legean modu orokorrean jasotako esparruetan, eta Eskualdeko Landa-garapenerako Programetan modu zehatzagoetan jasotako esparruetan.
    • Eskualdeko hainbat sektoreren (lehenengo sektorea, industria, komertzioa, turismoa, tokiko administrazioa) parte-hartze eta lankidetza-bidea izatea, aipatutako helburuak betetzera zuzendutako programak sustatzeko, lantzeko eta exekutatzeko.
  • Eskualdeko Landa Garapenerako Programaren kudeaketa:
    • Lanketa
    • Urteroko Kudeaketa-planen bidez zehaztutako lan-lerroak zabaldu, martxan jarri eta bultzatzea.
    • Lan-esparruen araberako lan-taldeei lidergoa eskaini eta laguntzea.
    • Jarraipena eta eguneraketa.
  • Eusko Jaurlaritzaren Landa Garapenerako Zuzendaritzaren laguntzak. Aholkularitza, izapidetzea eta kudeaketa (Erein eta Leader programak):
    • Ekimen ekintzaileak (publikoak eta pribatuak) detektatu, bultzatu eta laguntzea.
    • Bizitza-kalitatea hobetzeko proiektuetarako udalen eta administrazio batzarren proiektuak detektatu, bultzatu eta laguntzea (azpiegiturak, ekipamendu soziokulturalak, etab).
    • Lerro horietatik bultzatutako proiektuen jarraipena, laguntzen exekuzioaren eta justifikazioaren etapa ezberdinetan, onuradunek hartutako konpromisoak betetzen dituztela zaintzeko.
  • Landa garapenerako foro ezberdinetan modu aktiboan parte hartzea:
    • Arabako LGEen mahaia.
    • Mendinet – Euskadiko Tokiko Ekintzarako Taldea.
    • Landa Garapenerako Euskal Sarea.
    • Eskualdearen landa-garapenerako estrategientzako interesgarriak diren bestelako foro espezifikoak, LGP bakoitzean jasoak. Lankidetza-proiektuetan parte-hartzea eta/edo lankidetzan jardutea (beste LGEekin, udalen artean, eskualdeen artean, eragile publiko eta pribatuen artean… etab.).

Mairuelegorreta Landa Garapenerako Elkarteak helburu gisa honakoa du:

  • Apirilaren 8ko 10/1998ko Legean, Landa Garapenari buruzkoan jasotako helburu orokorrak eta/edo sektorialak lortzea. (erantsitako dokumentua gehitu, deskargatzeko).
  • Garapen sozioekonomikoa BULTZATZEA, Gorbeia Inguruetako Eskualdeko bizi-baldintzen eta zerbitzu-hornidurarekin batera.
  • Eskualdeko hainbat esparrutako (nekazaritza, industria, komertzioa, turismoa, tokiko administrazioa) PARTE HARTZE ETA LANKIDETZA BIDEAK jartzea, aipatutako helburuak betetzera zuzendutako programak sustatzeko, lantzeko eta gauzatzeko. Horretarako, azterketak, inbertsioak eta beste edozein motatako jarduera osagarriak egingo dira, lortu nahi diren helburuak garatzeko komenigarritzat jotzen badira.
  • Zerbitzu publikoen garapena eta egonkortasuna BULTZATZEA, udalerrietako bizitza-kalitatea hobetzeko.
  • Herritarren parte hartze aktiboa SUSTATZEA, eskualdearen garapenean laguntzeko.
  • Baliabide naturalen eta paisaiaren baliabideen kontserbaziorako neurriak BULTZATZEA.

2015-2020 LANDA GARAPENERAKO PROGRAMAK

Landa Garapenerako programak landa-ingurunearen planifikazio estrategikorako eta kudeaketa iraunkorrerako tresnak dira. Inplikatutako eragileen parte-hartzearen eta konpromisoen bidez, eta helburuak eta estrategiak definituta, Eskualdearen edo eragin-eremutzat hartzen den lurralde-eremuaren garapen integrala lortzea dute helburu.

LGPa planifikazio estrategikorako tresna bat da, eta 10/1998 Euskal Herriko Landa Garapenerako Legean du iturburua. Bertan jasotzen da honakoa: “…Euskal Herriko landa eremuen garapena berariazko helburutzat duten politikek Landa Garapenerako Programen itxura hartuko dute”.

Zehazkiago, LGPa eskualdeko landa-ingurunea modu iraunkorrean antolatu eta kudeatzeko tresna izan behar da, honakoen bidez: inplikatutako eragile guztien inplikazioa eta konpromisoa, eskuragarri dauden baliabideen erabilera, eta eskualdearen garapen integrala hobeto bermatzera bideratutako estrategia eta ekimenen definizioa.

Plana, eskualdeko landa-eremuak garatzeko ekarpenak (era guztietako ekarpenak: ekonomikoak, pertsonalak, instalazioak…) egin nahi dituzten erakunde, administrazio eta pertsona guztiek honako puntuak argi izan ditzaten egiten da:

  • Eskualde bakoitzak landa eremuetako beharrei eta kezkei erantzuteko egiten dituen apustu nagusiak argi izatea.
  • Dinamizaziorako tresna komun bat izatea, planean jasotako ekintzen garapena sustatzeko eta bermatzeko.
  • Lanerako oinarrizko dokumentu bat izatea, Landa Garapenaren alde lanean ari diren Erakunde eta Administrazio guztientzat.

LGParekin honakoa lortu nahi da:

  • Pertsona eta erakundeen inplikazioa eta konpromisoa, beren eskualdearen garapenean parte har dezaten.
  • Eskualde mailako eta eskualdez gaindiko balioen sorkuntza-prozesuak erraztea.
  • Lankidetza-ekimenak sortzeko, bultzatzeko eta garatzeko ohiturak sortzea.
  • Landa-garapen aktibo eta dinamiko bat bideratzen lagunduko duten espazioak sortzea.
  • LGEen bidez, eskualdeetako landa-garapenerako estrategiak egituratzea.
  • Landa eremuan jarduten duten administrazioen arteko koordinazioa hobetzea, beren politikak definitu eta gauzatzeko.
  • Landa Garapenerako Euskal Sarea berreskuratu eta indartzea, EAE mailan Landa Garapenerako estrategiak garatu eta sortzeko.

2015-2020 epealdirako eskualdeetako LGPak, hasieratik, esfortzuak bateratzea izan dute oinarri, eta EAE mailan interes komunekoa eta lehentasunezkoa duten eremuak identifikatzeko helburua dute. Horren ondoren, eskualde bakoitzeko marko orokorra zehaztu dute, eta bertan eman zaie balioa eskualde bakoitzaren berezitasunei eta aukerei.

2020ko BISIOA, eta EREMU ESTRATEGIKOAK

Bisioa, eskualde honetako landa eremuak etorkizunean, gure ustez, izan behar lukeen izaera jasotzen du. Kasu honetan, proiekzio horren denbora-muga 2020 urtean dago jarrita.

2020ko BISIOA:
Eskualde iraunkor bat nahi dugu, identitate propioduna, kohesionatua eta euskalduna, dinamismoa eta parte-hartze soziokulturala sustatuko dituena. Bertako esparru guztien garapen ekonomiko orekatu bat bultzatu nahi dugu, Gorbeia helburu turistikoaren eskaintza zabal, ondo egituratu eta koordinatua duena, eta bertako herritarren zerbitzuak eta bizitza-kalitatea bermatuko dituena.

Eremu estrategikoak: Lan-eremu zabalak dira, eta eremu horietan egingo dira, 2015-2020 programazio-aldian zehar, esfortzu nagusiak, 2020ko bisio horretara ahalik eta gehien gerturatzeko helburuarekin:

  • Esparru ekonomiko guztien garapen ekonomiko arduratsua eta iraunkorra: lehenengo sektorea, industria, turismoa, zerbitzuak, ekintzailetza…
  • Eskualdearen kohesioa: dinamismo soziokulturala, parte-hartze aktiboa, identitate propioaren eta euskalduntasunaren sentimendua.
  • Bizitza-kalitatea mantentzea eta hobetzea.
KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital