Kultura

KONTAKTUA ETA ORDUTEGIA

Zuriñe Zabala (Urkabustaiz y Zigoitia)

  • Izarran astelehenetan 08:00tik 15:00etara (Ondategirekin batera), ostegunetan eta ostiraletan 08:00tik 15:00etara
  • Ondategin astelehenetan 08:00tik 15:00etara (Izarrarekin batera), asteartean eta asteazkenean 08:00tik 15:00etara
  • Izarra telefonoa: 945 437 080
  • Ondategi telefonoa: 945 464 041
  • email: kultura@urkabustaiz.eus

Cristina Sevilla

Itxaso Aspiazu

  • Email: itxasokultura@gorbeialdea.eus
  • Astelehenetan 08:00etatik 15:00etara Murgian: 945430167
  • Asteartean eta ostegunetan 08:00etatik 15:00etara, Duranan: 945299516
  • Asteazkenean eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara, Aramaion: 945445016

ZERBITZUAREN HELBURU OROKORRAK

2017an zehar, gizarte eta kultur sustapenerako zerbitzuaren jardueren helburuak, azken urteotan bezala, honakoak izan dira: Garapen komunitarioa; kulturaren, kirolaren eta ingurumenaren esparruko programak antolatzea, dinamizatzea, bultzatzea eta ebaluatzea, eta udalei aholkularitza ematea.

  • Eskualde eta/edo udalerri mailan, kultur- eta kirol-programak kudeatu, indartu, antolatu, koordinatu eta ebaluatu.
  • Informazioa elkartrukatu eta zabaldu, honako gaien gainean: elkartegintza, antolakuntza, erakundeak, aisialdia, baliabideak, turismoa, etab.
  • Erakundeen diru-laguntzak: informazioa eta aholkularitza eman, programatu, eskabideak eta zuriketak bideratu.
  • Eskualdeko gizarte- eta kultur-taldeen arteko harreman dinamikoak ezarri, dagozkien udalekin koordinatuta. Parte hartzeko kanalak ezarri.
  • Gizarte- eta kultur-garapena bultzatu.
  • Baliabide materialak eta giza-baliabideak aprobetxatu. Herritarren parte-hartze aktiboa sustatu, aisialdiaren, kulturaren eta kirolaren eremuko programak diseinatzerako eta gauzatzerako orduan.
  • Euskara bultzatu eta zabaldu.
  • Gizarte-, kultur- eta kirol-jardueren hazkundea dakarten ekimenei babesa eman eta ekimen horiek sustatu.
  • Gorbeialdeko Kuadrillako lurralde eremuan lanean ari diren gainontzeko teknikariekin batera lan egin, eta baita Arabako gainontzeko eremukoekin ere. Kultur-, kirol- eta gizarte-programa komunak aztertu. Sinergiak aprobetxatu.

JARDUERA-EREMUAREKIN LOTUTA (erreferentziazko esparruak honakoak)

  • Eskualdea: Kuadrilla osatzen duten sei udalei zuzendutako programak, gizartearen, kulturaren, kirolaren eta ingurumenaren esparrukoak. Udalerria: kulturaren, kirolaren, euskararen sustapenaren, kulturartekotasunaren, berdintasunaren, ingurumenaren eta zenbait kasutan turismoaren esparruko programak, Aramaioko, Arratzua-Ubarrundiako, Urkabustaizko, Zigoitiko eta Zuiako Udalen bidez.
  • Elkarteak: programazioak koordinatu, hainbat gai kudeatu, aholkularitza eman, dokumentazioa tramitatu, beste erakunde batzuek antolatutako programen berri eman, diru-laguntza deialdiak bideratu, etab.
  • Norbanakoen ekimenak: aisiaren, kulturaren eta kirolaren esparruko gaien gainean informazioa eta aholkularitza eman, eta gizarte eta kultur jardueretan parte-hartzea sustatu. Boluntariotza-lana, gizarte-integrazioa, sentsibilizazioa eta sozializazioa bultzatu. Parte-hartze prozesuak sustatu. Hala eskatzen dutenei, udalerrietako turismo-informazioa eman.

FUNTZIOAK

  • Erakunde Publikoekin harremanak izan, bereziki Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailarekin, Gizarte Gaietarako Sailarekin, Nekazaritza Sailarekin eta Gazteriaren Foru Erakundearekin.. Baita Kuadrillako Udalekin ere, eta baita bestelako erakundeekin ere: Eusko Jaurlaritza, Emakunde, Vitoria-Gasteizko Udala, Emakumeen Asanblada, Administrazio Batzarrak eta Arabako gainontzeko Kuadrillak. Gizarte-, kultur- eta kirol-esparruak garatzeko planak bultzatu, bai zerbitzuak propio martxan jarritakoak, bai bestelako eragileenak, eta parte hartu diseinuan, abiatze-prozesuan, kontrolean eta jarraipenean, zerbitzuaren eskumeneko esparruetan.
  • Herritarrei eta, lehentasunez, tokiko erakunde eta elkarteei, informazioa, aholkularitza eta laguntza ematea, kulturaren eta gizartearen esparruko kontsultetan.
  • Gizarte- eta kultur-proiektuen ebaluazioa, Gorbeialdeko Kuadrillaren ingurunean proiektu horiek duten eraginkortasuna zehazteko.
  • Erakundeek (udalak, kontzejuek, Kuadrillako Batzarrak, Arabako Foru Aldundiko euskara, kultura eta kirol sailak, Gazteriaren Foru Erakundeak, bestelako sailek…) eskatutako proiektuak, txostenak eta aurrekontuak idaztea.
  • Gorbeialdeko Kuadrillaren lurralde-eremuan dinamizazio-lanak, eta gizarte- eta kultur-jarduerak antolatzea. Errealitatea ezagutzea.
  • Gizarte-kohesioaren maila hobetzea, boluntarioen eta elkarteen sustapena lagunduta. Gaur egungo gizarte-sarearekin lankidetzan jardutea.

2017AN ZEHAR EGINDAKO JARDUERAK

Jarraian, kudeatutako, izapidetutako eta/edo programatutako jardueren zerrenda bat azalduko dugu, esku hartu dugun esparru eta sektoreekin eta beste erakunde batzuekin izandako lankidetzekin batera.

ESKUALDE MAILAKO ESKU HARTZEA

  • Gorbeialdeko Kuadrillako euskara lan taldearekin lankidetza, 2017an. Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuarekin lankidetza, eskualdeko kudeaketa-planari jarraipena egiteko eta jardueren programazioaren diseinua eta zabalkundea egiteko.
  • A.F.A.ko euskara, kultura eta kirol sailarekin lankidetza
    Hainbat jarduera zehatz egiteko:
    • Aldundiak antolatutako hitzaldiak, solasaldiak etab. antolatzen laguntzea.
    • Kirol zerbitzua – eskola kirolaren kanpaina -. Zerbitzuko teknikariekin eta Kuadrilla eta udaletakoekin bilerak, ondorengo helburuekin: kirolaren sustapena, diru-laguntza deialdien azterketa, ekintza-planen diseinua, irizpideak bateratzea. Horretaz gain, Arabako gainontzeko udaletakoekin programazioak partekatzeko balio du.
    • A.F.A.ko Kultur-ekintzako zerbitzuarekin,, eta Arabako Lurralde Historikoko kuadrilletako eta udaletako talde tekniko kulturalekin bilerak.
    • “Txotxongiloak Araban” kanpainarekin lankidetza
    • “Neguko antzerkia” kanpainarekin lankidetza
    • Korterraza kanpainarekin lankidetza
    • Araba Kantan kanpainarekin lankidetza
    • Magialdia kanpainarekin lankidetza
    • “Una Europa de cuento” kanpainarekin lankidetza
    • “Musika klasikoa” kanpainarekin lankidetza
    • TRUKEArekin lankidetza: elkartruke informatikorako espazioa. Kuadrilletako, udaletako eta AFAko profesionalen artean harremanak egiteko lan-plataforma bat da.

      Plataforma horretan bileretako aktak, hartutako akordioak, AFAren kultur programazioa, programazio horretan parte hartzeko eskaerak, kulturari buruzko dokumentu teknikoak (txostenak, berriak, bibliografia, etab.) jasoko dira.

    • Gorbeialdeko Kuadrillako Umeen Euskararen Eguna- XVIII (I eranskina)
      Lekua: Izarran, uztailaren 13an.
      Parte hartzea: 400 parte hartzaile inguru
    • Gorbeialdeko Kuadrillako XX. adinekoen topaketa.
      Lekua: Zarautz, uztailak 7
      Parte hartzea: 132 lagun
    • Gorbeialdeko Kuadrillako Emakumeen XXII. Topaketa.
      Lekua: Gopegi, ekainak 2
      Parte hartzea: 100 emakume, ggb.
  • Gazteriaren Foru Erakundearekin lankidetza. Informazioaren zabalkundea: enplegua, bekak, Gazteentzako Informazio Puntuetako (G.I.P) jarduerak, udalekuen, barnetegien, ingeles ikastaroen… gaineko informazioaren zabalkundea.
  • Hainbat kultur jarduera:
    • II. Orri-markagailu lehiaketa: 375 lan aurkeztu dira. Sei kategoria: benjaminak, kimuak umeak, gazteak, helduak eta seniorrak (kategoria bakoitzeko hiru sari, benjaminak eta seniorrak kenduta, sari bakarra baitute).
    • Kulturgura lehiaketa: hainbat gairi buruzko galderadun lehiaketa, eskualde mailakoa.
      Parte hartzea: Sariak parte hartzaileen artean zozkatu ziren.
  • Baskonia eta Alaves klubak.- kanpainen zabalkundean, sarrera-banaketan etab. lankidetza.
  • Beste Kuadrilletako gizarte eta kultur sustapenerako teknikariekin bilerak. Helburua: programazioak, egoera sozial eta kulturalak, esku hartzeko ideiak, giza-baliabideak eta baliabide materialak… alderatzea.
  • Talde-lana, Gorbeialdeko Kuadrillako eskualdean lanean ari garen teknikarien artean. Kultura-, kirol- eta gizarte-gaiez gain, euskara eta berdintasun esparruak ere bai. Helburu komunak dituzten proiektuak modu koordinatuan lantzeko, eta agendan jarduerek elkar zapaldu ez dezaten.
  • Erakunde publikoentzako eta elkarteentzako aholkularitza teknikoa eta informazioa.
  • Kutxabankekin lankidetza: “Vital Araban zehar”. Udalerri bakoitzari abesbatza baten edo musika-talde baten emanaldia eskatzeko aukera eskaintzen dute, eta udal bakoitzak bere moduan kudeatzen du. Gainera, Kuadrillari urtero Euskal Dantzen talde bat eskaintzen diote, eta urte bakoitzean udalerri ezberdin batean antolatzen da emanaldia.
  • Beste erakunde batzuekin bilerak, lankidetza eta harremanak: Federazioak, enpresa pribatuak, Deustuko unibertsitatea, Vital fundazioa, Emakunde, GKEak, Erdu…
  • Eskualdeko kultur-eskakizunen ebaluazioa eta balorazioa egin, zein behar dauden identifikatu, kostua/errentagarritasuna, etab.
  • Administrazio-funtzioak: eskaerak, ofizioak, memoriak, informazio pertsonalizatua, aurrekontu eskaerak, etab.
  • Bertso-barnetegia: Arabako Bertsozale Elkartearekin eta Gorbeialdeko Kuadrillako euskara teknikariarekin lankidetzan, bertsolaritza sustatzeko egonaldia.
  • Gorbeialdeko Kuadrillatik, familia-irteerak: Diseinua, antolaketa, koordinazioa eta parte-hartzea.
  • Mairuelegorreta Landa Garapen Elkartearekin lankidetza, eskualdeko kohesioaren ardatzaren barruko kudeaketa-plana garatzeko. Bileretara asistentzia, eta Gorbeiaberri aldizkariaren edukia diseinatzea.
  • Hainbat elkarte eta GKErekin informazio-bilerak, landa eremuko proiektuak garatzeko.
  • Enpresekin informazio bilerak: Ttipia, culturayocio.net, ENAC, Solopz, Mad Science, Portal 71… jarduera-eskaintza aztertzeko: berdintasun planak garatzea, kultur erakusketak…
  • Prebentzio Komunitariorako teknikariarekin lankidetza: Arabako Foru Aldundiak diruz lagundutako hainbat jarduera antolatzeko.
  • Elkarteekin lankidetza, tapoiak jasotzeko informazioa zabaltzeko.
  • Udalerri mailako esku-hartzea: teknikari bakoitzak dagokion udalaren lurralde-eremuko esku-hartzea egiten du, udalerri bakoitzeko jarduerak gauzatuz.
KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital