Deskribapena

Aramaioko udalerria Gorbeialdeko Kuadrillaren ekialdeko muturrean dago. 74 km2ko azalera du eta udalerri honetan daude, bai eskualdean topografikoki baxuena den tokia (Ibarra, 301 m.), eta baita udalerriko gailurrik garaiena ere (Orixol, 1.129 m.).

Arangioko mendizerrak, Ipar-Hegorantza adi dagoenak, paisajeari eta topografiari dagokionez, oso ezberdinak diren bi zatitan banatzen du lurralde hau. Mendebaldean, Arangioko inguruak ditugu. Bertan pagadi hostotsuak dira nagusi, arteka-marteka hariztiak eta pinu-baso berri ugari ikus daitezkeelarik (hegoaldean). Oletako eta Urkiolako ibaiek bi arro txiki egiten dituzte eta hauek Oleta inguruan batzen dira, Aramaioko inguru horretan berau dugularik biztanledun gune bakarra, Orixolen 600 m.etatik 1.129 m.etara bitartean dagoelarik.

Arangioren ekialdean Aramaioko harana dago. Bertan landak, koniferoz berritutako basoak eta baserri-auzoak, haranaren aldatz gogorretan sakabanatuta daudenak, ikus ditzakegu. Aramaio ibaiak taxutu du Gipuzkoako Debagoienera heltzen den haran eder hau.

Aldi berean, Arangioko mendizerra harro gailentzen da zenbait lekutan 1.000 m.tik gorako altuerez: Orixol (1.129 m.) , Santikrutz (1.113 m.) eta Izpizte (1.061 m.). Mendizerra hau ekialderantza luzatzen da eta Aramaioko haranari amaiera ematen dio, altuera xumeagoekin baina: Belamendi (835 m.). Mendikate hau Urkiolako Parke Naturalaren zati bat dugu, Aramaioko udalerrian 860 hektarea dituelarik (bere azaleraren %12a).

Debagoieneko tradizio industrial handiko herriak horren hurbil izateak, bereziki, Arrasate/Mondragón, biztanle landunen hein handi bat sektore industrialean lanean aritzea ekarri du. Gainera, azken urteotan Ibarran bi industrialde bultzatu dira, enpresak erakarri eta tokiko ekonomia sustatzeko asmoz. Aipatu industrialde hauek 55.000 m2tik gorako azalera hartzen dute.

Gertakari honek nekazaritzako ustiategi asko bertan behera utzi beharra ekarri zuen, eta gaur egun ez dago eskualde osoan oinarrizko sektoreak garrantzi gutxiago hartu duen udalerririk. Hala ere, baserri paisajean duen eragina izugarrizkoa da, izan ere, gaur egun bere erakargarritasun funtsezkoenetako bat baita. Udalerri hau oso espezializatuta dago esnebehien sektorean, baina ardiak ere ugariak dira, eurokin Idiazabal gazta egiten dutelarik. Larreen zabalera ikustea nahikoa da ganadu kabaina hauek duten garrantziaz ohartzeko.

Baso-ustiapenak ere inguru honetan garrantzi handiko errekurtsoak izan dira eta dira. Haraneko zati handi batean konifero berriak landatu dira, hazkunde azkarrekoak eta baso ekoizpen handikoak.

Zerbitzuen sektorea ere ez dago garatuegia inguru honetan, baina turismoaren eskutik hazkunde handia izan du, bereziki, Urkiolako Parke Naturalaren deklarazio horrekin. Horrela, bada, jatetxe zerbitzuak dira Arragan, Azkoagan, Barajuen, Ibarran eta Oletan dira; eta nekazal-turismoa Gantzaga, Oleta, Untzilla eta Zabolan.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital