LEHIAKETA-OPOSIZIO bidezko LEP: berdintasun teknikaria

Jakinarazten da gaurkoan, maiatzaren 10ean, Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAOn, BOEn) argitaratu dela lehiaketa-oposizio bidezko hautaketa prozesuetarako DEIALDIA, berdintasun lanpostuari dagokiena.

 Horrenbestez, datorren maiatzaren 13an, astelehenez, izena emateko 20 laneguneko epea irekiko da.

Prozesu horiek arautzen dituzten oinarri orokor eta espezifikoak 2022ko abenduaren 21eko 146. ALHAOn ikus daitezke, baita haien akatsen zuzenketa ere.

Izena eman nahi dutenek oinarrietan xedatutakoa bete behar dute, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean jasotako edozein bide erabiliz. Horretarako, autobaremazio-inprimakia bete behar dute esteka honetan: https://epeope2023.araba.eus/ , eta izen-emate inprimakiarekin eta I. eranskinarekin batera entregatu.

 

Horrez gain, tasa ordaindu behar dute, oinarrietan ezarritakoaren arabera.

 

Dokumentuak egoitza elektronikoaren bidez edota Kuadrillara fisikoki hurbilduta entregatu daitezke.
KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital