Korrikaren amaiera-festara AUTOBUSA antolatu du Kuadrillak

Korrikaren amaiera-festara AUTOBUSA antolatu du Kuadrillak

Apirilaren 9an amaituko da KORRIKA Iruñean. Gorbeialdeko Kuadrillak autobusa antolatu du, gure eskualdetik bertara joan nahi dutenentzat.

Autobusaren irteera ordua, apirilaren 9an, 10:00etatik aurrera izango da. Izena ematen dutenen herrietatik pasako da, beraz, autobusa hartu beharreko ordu eta leku zehatza (udalerri bakoitzean) izena emateko epea itxi eta gero jakinaraziko diegu parte hartzaileei.

Itzulerako autobusa arratsaldeko 20:00etan irtengo da Iruñetik.

Izena emateko epea apirilaren 5ean amaituko da. Izena emateko, bidali mezu bat euskara@gorbeialdea.eus helbidera, eta zehaztu honakoak: izen-abizenak, adina eta udalerria. Adinez txikiak direnek heldu batekin joan beharko dute.

Iruñeko KORRIKAren amaiera-festako egitaraua, korrika.eus webgunean duzu ikusgai.

korrika-autobusa_Kuadrilla_2017

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital