-
Hemen zaude:
GORBEIALDEKO MERKATARITZA, HOSTALARITZA eta ZERBITZUAK BULTZATZEKO KANPAINA
GORBEIALDEKO MERKATARITZA, HOSTALARITZA eta ZERBITZUAK BULTZATZEKO KANPAINA
Gorbeialdeko Kuadrillak merkataritza normaltasunera itzultzea bultzatzeko bonu digitalen kanpaina jarriko du gaur abian.
Oraingoz, 45 enpresa eta saltoki atxiki dira ekimen honetara, eta COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoerak eragindako diru-sarrera faltari aurre egiten lagunduko die.
Bezeroek, pertsiana altxatzen ari diren establezimenduetan trukagarriak diren bonuak erosi ditzakete dagoeneko Araban jarduten duen Gure Laguntza plataformaren bidez: http://gure.laguntza.eus/.
COVID-19aren ondorioz kaltetutako merkataritzari eta enpresei laguntzeko kanpaina da, eta egoera horri aurre egiten lagunduko du. Aldi berean, bezeroek behar dituzten artikuluak edo zerbitzuak eskuratzeko aukera dute, ziurgabetasun garai honetan konfiantzazko saltokiei aurrera egiten laguntzeko.
Oraingo honetan, bonuak digitalak dira. Bezeroak aipatutako plataforman erosi dezake bonua, establezimendu bakoitzarentzat erreserbatutako espazioan, eta ondoren, salmenta puntuan bertan truka dezake, irekitzen duenean, jada irekita ez badago. Pertsona bakoitzak gehienez ere establezimendu bakoitzerako 2 bonu eros ditzake. Bonuetan aplikatutako hobaria Gorbeialdeko Kuadrillak hartuko du bere gain, bonu bakoitzeko 3, 5 eta 10 euro, hurrenez hurren.
3 BONU MOTA:
•“OSTALARITZA Irekiera Bonua”, 10 €-koa: bonoaren kostua bezeroarentzat, 7 €.
• “MERKATARITZA ETA OSTATUAK Irekiera Bonua”, 30 €-koa: bonoaren kostua bezeroarentzat, 20 €.
•“NEKAZARITZAKO ELIKAGAIAK, ARTISAUTZA ETA AISIA Irekiera Bonua”, 15 €-koa: bonoaren kostua bezeroarentzat, 10 €.
Prentsa oharra eta atxikitutako enpresak ikusi: 22may_20 NP Gorbeia Bonos Apertura EUS
Gorbeialdeko Kuadrillako XXII. Argazki lehiaketa
2024ko urriaren 18an bukatzen da aurkezteko epea....
EKINTZAILETZA laguntzeko programa 2024 - URRIAREN 18ra arte
Negozio-ideia bat duzu eta Laguntza behar duzu garatzeko edo abian jartzeko?...
Formakuntza ikastaroak IRAILA, URRIA eta AZAROA 2024
IRAILA, URRIA eta AZAROAN Gorbeialdeko Kuadrillak, Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduta, hainbat ikastaro antolatu dit...