Ekintzailei laguntzeko programa 2020 -EPEA LUZATUTA OTSAILAREN 12ra arte

Ekintzailei laguntzeko programa 2020 -EPEA LUZATUTA OTSAILAREN 12ra arte

Negozio-ideia bat duzu eta Laguntza behar duzu garatzeko edo abian jartzeko?

Lanbidek, lanik ez duten eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu.

Eskualde honetan eta Otxandioko udalerrian deialdia gauzatzeko Lanbideko erakunde laguntzailea Gorbeialdeko Kuadrilla da.

Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza mugatuak daude:

  • Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa-ideia garatzen laguntzeko (plaza kopurua: 6)
  • Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei (plaza kopurua: 4).

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek diru-laguntza lor dezakete Lanbidetik.

Honako herriren batean bizi bazara: Aramaion, Arratzua-Ubarraundian, Legution, Urkabustaizen, Zigoitin, Zuian edo Otxandion, edo udalerri horietan garatzeko proiektua baduzu, Zuiako Kuadrillan eska ditzakezu laguntzak.

Izena emateko epea otsailaren 12an bukatzen da.

Informazio gehiago jasotzeko edota izena emateko: Gorbeialdeko Kuadrilla

  • Udaletxe Plaza 1, 2. Ezk,. Murgia. Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara.
  • Telefono-zenbakia: 945 430 167 / 608 001 159 (Oihana)
  • Helbide elektronikoa: ekonomia@gorbeialdea.eus

Logotipos

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital