-
Hemen zaude:
Abian dago KONPROMISOTIK kanpaina
Abian dago KONPROMISOTIK kanpaina
Landa-eremuko ostalaritzak paper garrantzitsua jokatzen du bere gertuko inguruan: elkarrekin egoteko, biltzeko, harremanak egiteko eta sendotzeko funtsezko gune bat eskaintzen digute. Euskarak eta berdintasunak lekua izan behar dute bertan, herritarrok eroso egon gaitezen, eta, horrekin lotuta, Gorbeialdeko jatetxe eta tabernak euskararen eta berdintasunaren aldeko lanean ari dira.
KONPROMISOTIK kanpainaren helburua ere horixe da. Gorbeialdeko Kuadrillako euskara eta berdintasun zerbitzuek, elkarlanean, eskualdeko ostalaritza-establezimenduei konpromisoa hartzeko gonbidapena luzatu nahi diete: euskararen erabileraren aldekoa, batetik; eta berdintasuna lantzera begirakoa, bestetik.
Kanpainaren abiapuntu modura, ondorengo bideoa grabatu dute hainbat ostalarik. Hemen duzue ikusgai:
Bertan ikus ditzakezue:
Susana (Zuia Plaza kafe, Murgia)
Lucia (Lolaenea, Izarra)
Itziar (Eki, Aramaio)
Amaia, Alfredo eta Maialen (Errekatxo, Okoizta)
Eneko (Mi castillo de arena Ekotaberna, Zurbao)
Aipatutako establezimenduek konpromisoa hartu dute jada: TIK bat (✔) jarri dute beren negozioetan. Hemendik aurrera, Kuadrillako teknikariek eskualdean dauden 60 inguru taberna eta jatetxeri egingo diete gonbidapena, kanpainara batu daitezen. Eta, horrekin batera, herritarrentzat ere badoa deia: denon artean, konpromisotik, goza dezagun gure ostalaritza-zerbitzuez, euskaraz eta jarrera matxistarik gabe!
Lan-deialdia: herritarren parte-hartzerako teknikaria
Gorbeialdeko Kuadrillak parte-hartze teknikari bat kontratatzeko asmoa du, helburu hauekin: Gorbeialdeko Kuadrillak abia...
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren amaieran, Espejon
Urtero bezala, Pazko asteko oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagu...
MINTZALAGUNA: ZER DEN EZAGUTU NAHI?
Aurtengo mintzalagun taldeak martxan betean daude pasa den irailetik. Euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen ditu egi...