Ekintzailei laguntzeko programa 2021-22 *EPEA ABENDUAREN 2ra arte

Negozio-ideia bat duzu eta Laguntza behar duzu garatzeko edo abian jartzeko?

Lanbidek, lanik ez duten eta euren negozioa jartzeari ekin nahi dioten pertsonei zuzendutako laguntzak onetsi ditu.

Eskualde honetan eta Otxandioko udalerrian deialdia gauzatzeko Lanbideko erakunde laguntzailea Gorbeialdeko Kuadrilla da.

Laguntzak bi motatako ekintzailei zuzenduta daude eta kasu bakoitzean plaza mugatuak daude:

  1. Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonei zuzenduta, haien enpresa-ideia garatzen laguntzeko (plaza kopurua: 6).
  2. Bideragarritasun plana eginda eta negozio-ideia definitua duten ekintzailei zuzenduta, hurrengo hilabetetan martxan jartzeko eta JEZn alta emateko ideia dutenei (plaza kopurua: 4).

Laguntza teknikoaz gain, ekintzaileek diru-laguntza lor dezakete Lanbidetik.

Honako herriren batean bizi bazara: Aramaion, Arratzua-Ubarraundian, Legution, Urkabustaizen, Zigoitin, Zuian edo Otxandion, edo udalerri horietan garatzeko proiektua baduzu, Zuiako Kuadrillan eska ditzakezu laguntzak.

Izena emateko epea ABENDUAREN 2an bukatzen da.

Izena emateko honako formulario hau bete dezakezu: https://forms.gle/u9tM2kyi7uW324w36

Informazio gehiago- Gorbeialdeko Kuadrilla:

  • Udaletxe Plaza 1, 2. Ezk,. Murgia. Ordutegia: 8:30etatik 14:30etara.
  • Telefono-zenbakia: 945 430 167 / 608 001 159 (Oihana)
  • Helbide elektronikoa: ekonomia@gorbeialdea.eus

Logotipos

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital