• Hemen zaude:

  • Inicio

  • Arabako bertso kuadrillartekoan, GORBEIALDEKO 3 TALDE LEHIAN. Eta finala... Murgian!

Arabako bertso kuadrillartekoan, GORBEIALDEKO 3 TALDE LEHIAN. Eta finala... Murgian!

Arabako bertso kuadrillartekoan, GORBEIALDEKO 3 TALDE LEHIAN. Eta finala... Murgian!

Joan den asteburuan (urtarrilaren 24an) hasi zen bi urtean behin antolatzen den Arabako Bertso Kuadrillartekoa. Ohiko txapelketa albo batera utzi, eta bertsolaritzari beste modu batean begiratzeko aukera ematen du kuadrillartekoak: taldeka hartzen dute parte bertan bertsolari, gai-jartzaile, epaile, sukaldari, musikari eta bestelakoek. Festa itzela da!

Guztira Araba osoko 12 talde ari dira ekimenean parte hartzen. Eta, horietako 3, gure Kuadrillakoak dira:

- Aramaioko IZENBAKUEK

- Urkabustaizko eta  Zuiako GORBEIALDEKO AZKENAK

- Aramaioko KONDE BASOKO ILUEK

Horrek, besteak beste, esan nahi du Gorbeialdean, datozen asteotan, hainbat bertso-saioz gozatzeko aukea izango dugula. Otsailaren 15ean, adibidez, bi saio egingo dira, bat Murgian, eta bestea Aramaion. Martxoaren 7an, berriz, finalaurrekoetako bat egingo da, Aramaioko Sastiña aretoan. Eta, adi... aurtengo Kuadrillartekoaren FINALA, martxoaren 28an, Murgian egingo baita, Palatu kiroldegian!

Kuadrillartekoari buruzko informazio osoa Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean duzue.

BONOOROKORRA covid19 empresa gida

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital