Informazio turistikoa

Baias ibaia

Zuiako haranean harizti eder bat dugu. Berau ikusteko Baias ibaian gora joan behar da, Murgia eta Ametzagatik Lukiano eta Giliernaraino helduz eta Urkabustaiz udalerrira Abornikanotik sartuz. Aipatu herriotatik baso hauetara joateko bide onak dira. Inguru horretako habitatean baso-hegazki mota ugari eta interes handiko anfibio eta narrasti txiki asko bizi dira.

Aperregi, Domaikia eta Jugo alderantza joaten bagara, hariztiak, ameztiekin eta pagoekin nahasturik azaltzen dira, batik bat, Oro eta Badaiako mendizerrako inguruetan.

Baias ibaiak erdi-erditik zeharkatzen ditu harizti hauek eta Urkabustaizera sartzen da Lukianotik. Udalerri bi hauen arteko ibilbide honek 5 km.tik gora ditu eta lurraldeko arrantza esparrurik hoberenetariko bat da. Ikusgarriak direnez gero, ezin aipatu gabe utz daitezke La Encontrada deritzan antzinako errementeriaren hondarrak, aipatu bi udalerrion muga inguruan direnak. Egun duen izena Zuiako antzinako legenda bati zor dio.

Domaikia

Bartolome Deunaren eliza, araneko interesgarrienetariko bat dugu. Eliza honetako gauza aipagarrienak lehiotzarrak eta taila erromanikoko hondarrak dira.

Adituen esanetan, bere estilo platereskoko erretaula nagusia, lurralde osoan dagoen onenetariko bat omen da.

Zuiako Golf Kluba

Zelai hau Gorbeiaren magalean dago, beronek Urkabustaiz eta Zuiako haranek menpean hartuta dituelarik. Ingurune honen edertasuna paregabea da benetan.

Zelaia erabat laua dugu. 9 zulo ditu, guztira 5.606 m.ko azalera duelarik. 17 hektareako zelai honi ematen zaizkion bi itzuliak, haritzez, pinuz, pagoz eta laku naturalez inguratuta daude, honek guztiak ibilbideari golfean jarduteko behar den zailtasuna damotsalarik.

Zuiako Golf Kluba (Altube)

  • Telefonoa: 945 43 09 22
  • Tabernako telefonoa: 945 40 32 90
  • Fax: 945 43 09 18

Jugatxi baseliza

Jugo izeneko herritik hurbil dago eta bertatik bide bat dago egokiro seinalizatua. Eraikina haritz eta pago handi batzuen artean dago ezkutuan eta ohiko baserrien itxurakoa da. Bere garai barrokoko erretaulan Jugatxiko Ama Birjinaren irudia dago jarria. XIII. mendeko taila erromanikoa dugu berau.

Baselizaren inguruan jarlekuak, mahai batzuk, iturri bat eta barbakoak dira. Jugatxiko parke hau Aldundiarena da eta zaindu ere berak egiten du.

Jugo, Domaikia, Aperregi eta Lukiano baso-bideez daude komunikatuak eta honi esker bisitariek bertatik paseatzeko eta baserri inguru hortaz gozatzeko aukera aparta dute. Herri hauetatik Arrato eta Badaiako mendizerretara joan gaitezke.

Oroko haitzak

Balore natural eta kultural izugarrizko tokia dugu berau. Bitorianotik joan gaitezke bertara. Aparkaleku bat dago Santutegitik 200 metrotara. Ibiltari edo txangolarientzat, zalantzarik gabe, gauzarik erakargarrienak toki honetako ikuspegiak dira. Bertatik ikus daitezke, besteak beste, Zuiako haran osoa, Gorbeiako mendigunea, Badaia eta Arrato mendizerrak...

Inguru horretako begetazioa ere edertasun handikoa da, pagoz eta haritzez hornitutako baso mistoak ikus daitezkeelarik. Hegaztiak ere ugariak dira inguru horretan (zapelatzak, aztoreak, belatz handiak...), eta interes geologiko handiko eremua dugu berau, gainera. (Karezko paketea Zuiako harana osatzen duten triasikoko igeltsoen eta buztinen gainean. Diapirismo fenomenoetara lotua. Murgiako diapiroa).

Oroko Santutegia Zuia osoan gurketarako aurki daitekeen lekurik garrantzitsuena dugu. Egun, bertan dagoen eraikina XVI. mendekoa da eta Oroko Andra Mariaren irudia XIII.ekoa. Eta Oroko Kofradia ehun urtedunak, bestalde, hortxe darrai lanean oraintxe ere Santutegiko eginkizunen inguruan. Honek 2000 inguru bazkide ditu eta euren jaia irailaren lehen igandean ospatzen dute. Meza igandero, 13:00etan, ospatzen da

Aisialdia

Murgian eraikin bi dira aipagarri eta biak dira erreferentzia-puntu erakusketa, mintzaldi, lehiaketa eta antzeko ekitaldietan. Eztiaren Museoa dugu lehena; berau eztigintzara dago oso-osoan zuzendua, eta, bigarrena, Vea-Murguía Etxea dugu. Erakusketa lekua dugu berau.

Udaletxea (udalerriaren eta Taldearen bulego zentralak dira bertan) Euskalerriko udaletxeen tipologiaren eredugarri ezinhobea dugu. Udaletxearen etxabeetan Informazio Turistikorako bulegoa dugu. Inguru honetan bi hotel daude (Nagusi eta Casa del Patron), eta Murgiatik 5 km.ra autobideko zerbitzuguneetako hotela dugu. Beronen ondoan Zuiako Golf Kluba dago.

Oinaztarren eta ganboatarren arteko gatazkek Zuiako Taldearen lurretan sortu ziren, denbora gutxitan Euskal Herri osora zabaldu baziren ere. Eskualde hau Erdi Aroan Gaztela eta Nafarroaren arteko mugaldea zen, eta honek guztiak, Erresuma bi hauek beraien nagusigoa defendatzen, borrokaldi gogorrak ekarri zituen.

Gorbeiako Parke Naturala

Parke honek 7350 ha. inguru okupatzen ditu Zuiako udalerrian (guztizko azaleraren %60). Parkeko Harrera eta Interpretazio Zentroa Sarriako herrian dago kokatua. Hemendik hasi, eta Baias ibaiaren ertzetik abiatuta, Gorbeiako toki bisitatuenetako batera iristen gara.

GorbeaZaldibartxo izeneko bazterra atzean utziz, Igatz deritzan tokira iristen gara. Hemendik aurrera, ibaian gora joanez, tontorrik garrantzitsuenak aurkituko ditugu: Burbona Aldarrotik; Gorbeia Arkarai eta Larreakortatik, eta Arlobi eta Ilunbe Arlobiko zubietatik.

Markina eta Aretxagatik, Ugalde ibaiaren arroa inguratuz, Berretin, Pagazuri, Arroriano eta Gorbeiara heltzen gara, ametzak nagusi diren ingurune zoragarri bat zeharkatuz. Zarate deritzan inguruan hobeto egokitua dagoen eta erosoagoa den bide bat har dezakegu tontorrera igotzeko.

Parkeko leku eta ibilbiderik ederrenetako bat Altubeko haranaren inguruan dugu. Bai Altubeko herritik (Marakalda/Altube gaina), bai Garrastatxutik (Amurrioko udalerrian) edo Ziorragatik, Bortal izeneko trokatik, Burbonara, Nafakortara edo Andatoletara joan gaitezke, Altubeko pagadi ezin ederragoa zeharkatuz.

Jugatxi baseliza/Jolas-eremua Jugo izeneko herritik hurbil dago eta bertatik bide bat dago egokiro seinalizatua. Eraikina haritz eta pago handi batzuen artean dago ezkutuan eta ohiko baserrien itxurakoa da. Bere garai barrokoko erretaulan Jugatxiko Ama Birjinaren irudia dago jarria. XIII. mendeko taila erromanikoa dugu berau.

Baselizaren inguruan jarlekuak, mahai batzuk, iturri bat eta barbakoak dira. Jugatxiko parke hau Aldundiarena da eta zaindu ere berak egiten du.

Jugo, Domaikia, Aperregi eta Lukiano baso-bideez daude komunikatuak eta honi esker bisitariek bertatik paseatzeko eta baserri inguru hortaz gozatzeko aukera aparta dute. Herri hauetatik Arrato eta Badaiako mendizerretara joan gaitezke.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital