-
Hemen zaude:
Baserri arkitektura eta dorretxeak
Baserri arkitektura eta dorretxeak
Zuiako udalerrian eraikita dauden eraikinik gehientsuenak euskal baserrien itxura edo tankerakoak dira. Bakoitzak bere osagarri eta elementuak dituelarik, ekoizpen familiarrerako unitate bilakatu direla esan dezakegu, nahiz eta eurotako asko gaur itxita dauden: labeak, txabolak, siloak eta abar.
Aipatu baserrietako batzuk, antzina, Erdi Aroaren amaieran eta Aro Modernoan, Zaratetarren, Agirretarren edo antzeko leinuen sorleku izanikoak dira. Garai haietan maiz gertatzen zirenez familien arteko borrokaldi gogorrak, etxe hauek defentsarako prestatuta egoten ziren, gaurko egunera defentsa elementu gehienak desagertuta daude baina. Aipagarrienak hauexek dira: La Encontrada deritzan baserri-etxea (Lukiano), Markinan dagoen Sagasti baserri-etxea eta Bitorianoko Agirretarren dorretxea.
Ekainak 28, LGBTI+ Harrotasunerako Nazioarteko Eguna
IKASTAROA: ASKOTARIKO EGINKIZUNETARAKO LANGILEA
GORBEIALDEKO MINTZALAGUNEN TOPAGUNE IZANGO DA IZARRA, EKAINAREN 18an
Gorbeialdeko mintzalagun eta gurasolagun taldeek hitzordua dute ekainaren 18an, Izarran; bertan egingo baita GORBEIALDEKO...