-
Hemen zaude:
Baserri arkitektura eta dorretxeak
Baserri arkitektura eta dorretxeak
Zuiaren antzean, Zigoitia ere leinu garrantzitsuen sorleku izana dugu eta horren erakusgarri dira bertan diren interes artistiko eta historiko eta edertasun handiko jauregi txiki eta dorretxeak. Manurgako herria da, ezbairik gabe, lurraldean interesik gehien duen herrietako bat, batik bat, bere oinetxeek heraldika arloan duten aberastasunagatik. Iraganean lau dorretxe izateraino iritsi zan, baina desagertuz joan dira eta egun jausitako horma batzuk baino ez dira geratzen. Hauxe da, hain zuzen ere, Elexaldeko Jauregi edo Dorreari gertatu zitzaiona. Hesi batzuk baino ez dira geratzen zutik eliza ondoan. Iturrizartarren ezkutua ere herriko garbilekuko horma batean dago inkrustaturik.
Baina oraindik zutik dirauten eraikinetatik aipagarriena Hurtado de Mendozatarren dorretxea dugu eta XV-XVI. mendetakoa izateaz gainera, esan behar da Gorteetan goi-kargu izandako pertsonaia ospetsuen sorleku izan zela.
Beste izugarrizko etxetzar bat Berasteguitarren jauregia dugu. Jauregi eder hau mende bukaerakoa dugu. Bertan jaio zen Prudencio Maria de Berastegui, XIX. mendearen hasierako Arabako diputatu nagusia.
Herriko gainerako lekuetan ere zenbait oinetxe dira (XVII-XVIII), eta guztiek dute harrian landuta familia sortzailearen ezkutu edo armarria.
Zigoitiako gainerako lekuetan ere, aipagarrienak Goikoetxea eta Gopegiko Goikoleatarren dorretxeak dira, Zaratetarren eta Egiluztarren armarriekin.
Mintzalagunak eta gurasolagunak martxan: DEIALDI BIKOITZA
2023a indartsu hasiko dute Gorbeialdeko mintzalagunek. Ikasturte hasieratik dabiltza bildu eta mingainari eragiten, eta, ...
XXIII. KULTURGURA 2022 (erantzunak)
XVII. Orri markagailu lehiaketako irabazleak
Hauek dira Gorbeialdeko Kuadrillako XVII. orri markagailu lehiaketako irabazleak:...