Ostuñoko jolas-esparrua

Ostuñoko parkea ingurune natural zoragarri batean (La Calzada edo Ostuñoko hariztia) dagoen jolas-esparrua dugu. Bertan honako zerbitzu hauek eskaintzen dira: igerilekuak, futbol zelaia, tenis zelaia, umeentzako gune zabuduna, atseden-lekua jarleku eta mahaiak dituena, barbakoak, iturriak, zerbitzuak, taberna eta aldagelak. La Calzada mendia 4 km.ko paseabide batek igarotzen du, eta ibilbidean zehar panel adierazgarriak, jarlekuak eta iturri bat aurki ditzakegu.

Berau Izarrako herriaren alde zaharrean dago eta jolas-eremu honen sarreran bertan "Doña Lola" hotela eta "Irubidaur" izeneko Urkabustaizko Museo Etnografikoa ikus daitezke, jarduera turistikoen kudeaketa eta plangintzarako bulegoa ere bertan delarik, eta Ondona eta Marrobaro errekatxoen artean "Doña Lolaren hagina" deritzoten zuhaitz berezi babestua ikus daiteke.

Izarrako alde barrian (Geltokia auzoa) inguruko zerbitzu garrantzitsuenak eskaintzen dira (tabernak, dendak, bankoak, aholkularitza medikoa, bolatokidun kiroldegia, gimnasioa, sauna eta abarrak dituena) eta Idiazabal gazten lantegi ospetsua ere bertan dago. Izarratik abiatzen diren zenbait ibilbidek ere interes handiko tokietara eraman gaitzakete, esaterako, Godamoko hariztira, Abornikanoko mendietara, Estuñagan eta abarretara.

Agenda

Albisteak