Araban XIII. eta XIV. mendeetan zehar hiri asko sortu ziren. Legutio hiri horietako bat dugu. Berau garai hartako jauntxoen leinuen aurrean erregetza nagusitzeko asmoz sortu zen. Hain zuen ere, Legutio 1333. urtean izan zen "erret-hiri" izendatua Alfonso XI. erregearen eskutik.
Legutiotik pasealditxo bat egitea nahikoa da beroni erdi aroko hirien egitura antzemateko. Gaur egun hiriaren sarrera da zutik dirauen egitura bakarra. Antzinako atari hau arku bikoizduna eta puntuduna dugu eta berau da herria inguratzen zuten antzinako harresien aztarna bakarra.
Hiriaren alde zahar horretan gaur egun arkitektura euskalerritar-atlantiarraren tipologia duten baserri ederrak daude eraikita. Hiriko gainerako lekuetan ere baserri ederrak daude eraikita urtegiaren inguruko toki ezin politagoan murgilduta daudelarik.
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren 11tik 13ra Espejon
Gorbeialdeko 10 eta 12 urte arteko umeek (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek) oporraldian euskaraz jolastu eta bert...
Mintzalagunak eta gurasolagunak martxan: DEIALDI BIKOITZA
2023a indartsu hasiko dute Gorbeialdeko mintzalagunek. Ikasturte hasieratik dabiltza bildu eta mingainari eragiten, eta, ...
XXIII. KULTURGURA 2022 (erantzunak)