Informazio turistikoa

Bidegorria

Zikloturismoan aritzeko egokitutako bide honek Vitoria-Gasteiz Landako herriarekin lotzen du.

Berau trenbide zahar bat zihoan lekutik doa.

Elgeako mendizerra

Usokoaitza eta Isuskitzako tontorrak Elgeako mendizerrako mendebaldeko muturrean daude. Mendikate hau Gipuzkoa eta Arabaren artean dugu. Uren muga-lerroa osatzen dute eta paseatzeko ere leku ederra da, batik bat, Legutiotik edo Landatik joanez gero.

Ibilbide hau Luzera Handiko Bidezidor (LH) dugu, eta zati handi batean zuhaizti batetik (pagadia) igarotzen da, toki irekietan, ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituelarik Arabako Lautadarantza, hegoaldean; eta Debagoienerantz (Gipuzkoa), iparraldean.

LH marka tipikoekin seinalizatutako bidezidor honetatik, Elgea, Mugarriluza edo Aumategiko tontor agorretaraino igo daiteke, bertatik 1.000 m.tik gora dauden ikuspegi zoragarriak ikus daitezkeelarik. Toki honetan EAEko lehenengo parke eolikoa eraikitzen ari dira.

Luko

Luko izeneko herrian zubi eder bat dugu, bost arku dituena. Beroni buruzko lehen agiri dokumentatuak 1514koa dela dioskue.

Bidetik aurrera joaz, jauregiarekin egiten dugu topo. Berau XVIII. mendearen hasierako eraikuntza hau oin karratukoa dugu eta bere fatxadan bi ezkutu txiki nabarmentzen dira.

Aisialdia

Urtegiaren inguruan sortu diren ekipamendu eta atseden eta astialdietako zerbitzuak ugariak dira.

Klub nautikoak: Aldayetako (Arroiabe) klub nautikoa eta Vitoria-Gasteizko klub nautikoa (Ullibarri-Ganboa). Txalupak, ikastaroak, ateraldiak eta abar eskaintzen ditu.

Astialdiko toki parkeak: Landako parke probintzialeko hondartza. Bertara joateko Landako herritik doan bidea hartu behar da. Honek lorategialdeak ditu, bertan mahaiak, erretegiak eta tabernak eta abar direlarik. Erakargarria bada, batik bat, duen hondartzaldeagatik da, eta, bereziki, bertan bainatzea baimenduta dagoelako.

Zuazako uhartea: Untxien uhartearen aurre-aurrean dago. Berau gaur egun jolasgunea dugu, batik bat, udalekuetarako erabiltzen dena. Aterpetxea, jolasguneak, bainuguneak, ontziralekuak eta abar ditu.

  • Bulego Nagusia / Informaziorako eta erreserbetarako telefonoa: 945 18 19 88
  • Irlako telefonoa: 945 29 99 14
BONOOROKORRA covid19 empresa gida

Agenda

Fundacion Vital