Arkitektura zibila

Zurbanoko herriak hainbat jauregi-etxe eder ditu XVII-XVIII. mendekoak. Ospe handiko familienak izanikoak dira; Basterra, Otalora, Isunza, Iriartetarrak...

Besteak beste:

  • Zurbanotarren landa-jauregia: bere garaian monumentu izendatu zuten. XVII. mendean eraikia da, eta bere fatxadaren erdialdea oin karratuzko bi dorrez babestuta dago.
  • Otalora-Guevara jauregia: zenbait alderditan aurrekoa bezalakoa dugu. Ikusgarria da jauregi honek etxaburuan duen ezkutu barrokoa, bertako bizilagunak ezagutarazten dituena.
  • Ortiz Zarate jauregia: Ezkutu barroko izugarri handia du fatxadan. Eraikinak teilatu-hegal handi bat du, habeburu apainduzko bi multzo dituena. XVI. mendekoa dugu berau.
  • Otazutarren jauregia: Basterratarren antzinako dorretxea zegoen tokian dago eraikia. Landa-jauregien arkitekturaren eredu ederra dugu berau. Itxura ederreko eraikin honek Guevaratarren armarri barroko ederra du erakusgai.

    Horrez gain, herriko gainontzeko tokietan ere herri honen jauntxotasuna gogorarazten duten hainbat etxe dira. Hirigune hau XVI-XVIII. mendeko hainbat etxek, hots, jauntxoen ezkutuak dituzten hainbat etxek, osatzen dute, baina hauei guztiei betiko landa-baserriak gehitu behar zaizkie. Edozelan ere, aipatu baserri hauen tipologia ez da eskualdeko gainerako baserri ohikoena bezalakoa. Aitzitik, Lautada arabarreko betiko landa-arkitekturaren ezaugarriak ditu.

    Zurbanoko eliza (San Esteban) XV. mendekoa dugu eta Lautada arabar osoan interes handikotzat jotzen den elementu bat dauka: erretaula nagusia. Berau, XVII. mendekoa izanik, absidean hiruorritan egokitutako pieza-multzo bat dugu eta bertan bere sagrarioa nabarmentzen da, zeina zehaztasun handiz landuta dauden eta mota askotako ikonografia duten zenbait osagaiz eginda dagoen. Erretaula XVIII. mendeko erliebe batzuez dago hornituta.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital