Arkitektura erlijiosoa

Arratzua-Ubarrundiako erromanikoa balore eta abertastasun artistiko handikoa dugu. Honek, Urkabustaiz, Zuia eta Zigoitiako erromanikoak ez bezala, Lautadako zenbait elizatan erkideak diren ezaugarri partikularrak ditu, honek Lautada arabarreko erromanikoaren eskola propioa sortzea ekarri duelarik.

Zalantzarik gabe, estilo honetan baten bat aipatzekotan Duranako San Esteban Protomartir parrokia aipatu behar da. Duen gauzarik aipagarriena portada da, XIII. mendekoa dena. Arkiboltak eta zutabeetako kapitelak ondo zaindutako apaingarri ugariz jantzita daude, ikonografia ere oparoa dutelarik; animalien irudiak, izaki fantastikoak, gizakien aurpegiak, elementu geometrikoak, landare irudiak, eta abar.

Arzubiaga, Betolaza eta Ullibarri-Ganboako elizak ere apaingarri erromaniko ugarikoak ditugu.

Eta elementu txikietara joz, gurutzadurak aipatu behar dira, garrantzitsuenak Langraitz-Ganboa, Ullibarri-Ganboa eta Zurbanokoak direlarik. Dirudianez, euron egitekoa bidaiariak eta erromesak gidatzea eta otoitz-leku izatea zen. Talde osoan zehar ikus ditzakegu eurok, eta aipagarrienak Arratzua-Ubarrundia, Zigoitia eta Aramaiokoak dira.

Agenda

Fundacion Vital