Arkitektura Zibila

Udalerriko herri guztietan dira euskal baserri-etxe atlantiarren tankerako arkitekturaz egindako ohiko eraikin mordo bat. Baserri hauetatik gehienak 200-300 urtetik gorakoak dira eta eurotako asko bertako leinuen sorleku izandakoak dira. Iraganean zuten dorretxe egitura jadanik, kasu gehienetan, ez dute, baserriko eginkizunetara egokitu baitziren eraikinok, nahiz eta oraindik ere badituzten beraien zahartasunaren adierazgarri diren elementu batzuk. Baserri hauetatik guztietatik dauden ikuspegiak zoragarriak dira benetan.

Haranean zehar sakabanaturik dauden baserriak elizate txikietan (auzoak) taldekatzen dira, euren buru eliza bat delarik (elizateak elizaren arkupeetan interes orokorreko gaiez mintzatzeko elkartzen zen auzokideen komunitateak ditugu). Aramaioko elizateak, Olaeta salbuetsita, berau kontzejua baita, Aramaioko udalean taldekatzen dira, Ibarra udalburu delarik.

Neurri batean, toki hauek bisitatzeko asmoa duen orori, haranetik ibilbide bat egin dezan gomendatuko genioke ondoren zehazten diren tokiak ikusteko, toki hauek hurbil egoteaz gainera, bidexkak ere egokiak baitituzte horretarako:

  • Gantzaga-Etxagueneko elizateak.
  • Arexola-Uribarriko elizateak.
  • Barajuen-Azkoagako elizateak.
  • Untzilako elizatea.
  • Ibarrako elizatea.
  • Ibarrako elizatea.
  • Oletako elizatea. (Aramaioko haranetik at)

Aipatu baserrietako batzuk, gaur egun, erakargarritasun handiko ostatu turistiko bilakatu dira. Eurotan inguruko gastronomia eta ekoizkinak dasta ditzakegu, bai eta bertako inguruez gozatu ere. Gantzaga, Untzilla eta Zabolako nekazal-turismoak.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital