Martxan dago GO!RBEIA, sareko ginkanaren edizio berria!!

Martxan dago GO!RBEIA, sareko ginkanaren edizio berria!!

Gorbeialdeko 12 eta 16 urte arteko gazteentzako urteroko zita abian da!!

Otsailaren amaieran hasi, eta martxo erdi aldera arte, sarean dauden euskarazko zenbait APP, webgune, jolas edo egitasmorekin loturik dauden probak jasoko dituzte parte hartzaileek.

Probetan, ahal den neurrian, euskarazko kulturaren edukiak txertatuko dira.

Taldeka zein banaka parte hartzeko aukera egongo da.

Astero astero, proba bat jasoko dute parte-hartzaileek, eta proba zuzen erantzuten duten taldeak pasako dira aurrera. Eta proba guztiak gainditu eta puntuazio altuean duenak... Sari mundialerako aukera izango du (guztira, 600 euro banatuko dira saritan!!).

Izena emateko epea otsailaren 18an amaituko da. Azpiko irudian duzue izena emateko moduen berri.

Animo, eta irabaztera!!

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital