Berdintasuna

Kontaktua

Telefonoa: 945 43 01 67
Email: Berdintasuna@gorbeialdea.eus

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 8retatik 15etara

Gaur egun oraindik ere, lan-merkatuan, etxeko lanetan eta zaintzaren banaketan emakumeak diskriminazioa egoera pairatzen dugu lehen pertsonan.

Hau dela eta, botere publikoek esku hartu behar izatea eragin du, emakume eta gizonen eskubide berdintasunean oinarritutako gizarte bat lortzeko helburuarekin.

Erantzukizun horren harira, gero eta gehiago dira administrazio publikoan emakume eta gizonen arteko berdintasun politikak sustatzen ari diren erakundeak. Udalek eta kuadrillak, pertsonengandik hurbilen daudenez, oso garrantzitsuak dira berdintasunezko gizartea ahalbidetzen duten politikak bultzatzeko orduan. Hurbiltasun horrek emakume eta gizonen premiak hobeto ezagutzea ahalbidetzen du.

Testuinguru horretan sortzen zen Gorbeialdeko Kuadrillako berdintasun zerbitzua, helburu nagusiak hauexek direlarik:

  • Genero perspektiba udal politika publikoetan txertatzea (normatiba, diru-laguntzak, aurrekontuak, planifikazioa, hizkuntz ez sexista…)
  • Diru laguntza publikoen kudeaketa
  • Emakumeen berdintasuna eta jabekuntza inguruko ekintzak gauzatzea
  • Erremientak eta baliabideak hurbildu, ikasketa zentroei, liburutegiei, gaztelukoei, ludotekei….
  • Emakumeen parte hartzea sustatu eta hauen parte hartzea, elkarte edo erakundeetan
  • Adin desberdinei bideratutako emakumeen indakeriaren kontrako sentzibilizazio kanpainak bideratu: emakumeei, jende gazteari, etorkinei…. Ikerketa, protokolo eta berdintasun planak egitea kuadrilla estrategia komun baten barruan lanari koherentzia emanez.

Gorbeialdeko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako politiken ebaluaketa eta diagnostikoa

Gorbeialdeko Kuadrillako emakumeen eta gizonen I. Berdintasun Plana

Triptikoa

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital