Kuadrillak EUSKARAREN ULERMENAREN MAPA argitaratu du

Kuadrillak EUSKARAREN ULERMENAREN MAPA argitaratu du

Euskararen erabilera areagotzeko bidean, garrantzia berezia du oinarriak; alegia, euskararen ulermenak. 2018an egin zen EUSKARALDIA ekimenak (2020an bigarren edizioa izango duenak) garrantzi berezia eman zion euskararen ulermenaren kulturari, hau da, euskara ulertzeko gaitasunari garrantzia emateari.

Beraz, euskaraz aritu nahi duenak ezinbestekoa du jakitea bere ingurune hurbileko hiztunek euskara ulertzeko duten gaitasuna. Eta, Gorbeialdeko Kuadrillan, datuak interesgarriak dira: biztanleria osoaren ia %60k du euskara ulertzeko gaitasuna. Horrez gain, 35 urtez beherako ia herritar guztiek ulertzen dute euskaraz gaur egun.

Datu horiek, eta gehiago, ikus daitezke Kuadrillak laster etxez etxe banatuko duen ULERMENAREN MAPAn. Bertsio digitala handiago ikusteko, egin klik hemen.

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital