-
Hemen zaude:
ZERK MUGITZEN GAITU? Gorbeialdeko euskaltzaleon topaketa, abenduaren 2an Izarran
ZERK MUGITZEN GAITU? Gorbeialdeko euskaltzaleon topaketa, abenduaren 2an Izarran
Zerk mugitzen gaitu Gorbeialdeko euskaltzaleok, antolatzen, proposatzen eta martxan jartzen dugun guztia egitera? Galdera horri erantzuten saiatuko gara abenduaren 2an, Urkabustaizko Kultur Etxean egingo dugun lehenengo topaketan.
Topaketa honen helburua, Gorbeialdean euskalgintzan lanean ari diren taldeek, udalerriz udalerri, antolatzen dituen jarduerarik nabarmenen bilduma egitea da. Horrek, gure Kuadrillan euskararen erabilera handitzeko egiten dugunaren argazki bat emango digu. Eta esperientziak trukatzeko ere balioko du.
Horrekin batera, jarduera horiek antolatzeko sakonean dugun arrazoien inguruko hausnarketatxoa ere egin nahi dugu. Horregatik izenburua: “Zerk mugitzen gaitu?”. Hau da, zein dira egiten duguna egiteko indarra ematen diguten arrazoiak?
Bukatzeko, 2018aren amaieran Euskal Herri osoan egingo den euskaldunen aktibazio-erronkaren berri emango digute Topaguneko kideek.
Parte-hartzaileak
- Aramaio, Txirritola euskaral elkartea: "GURE ARTIEN EUSKARAZ"
- Legutio, euskaltzale-mugimendua: HAUSNARKETA-SAIOAK
- Zigoitia, Zigoitia Euskaraz lan-taldea: ZIGOITIA EUSKARAZ
- Zuia, Baietz42! lan-taldea: BAIETZ 42!
- Arratzua-Ubarrundia, gazte asanblada: EUSKARAZ BIZI EGUNA
- Urkabustaiz, Lan eta Jolas elkartea: EUSKARAREN ERABILERA BULTZATZEKO EKINTZAK
Data: Abenduaren 2a, larunbata.
Ordutegia: Hitzordua 10:30ean izango da, Urkabustaizko kultur etxeko antzokian.
...eta bukatzeko, denok bazkaltzera!!: Dena ez da topaketa eta jardunaldia izango... Amaitu ondoren, 14:00etan, Izarrako frontoiko jatetxean, KANTU-BAZKARIA antolatu dugu, ZTR taldearen laguntzarekin. Bazkarirako (12 €) izena eman beharra dago: horretarako, idatzi mezu bat euskara@gorbeialdea.eus helbidera, azaroaren 29a baino lehen.
Honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, deitu/idatzi Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzura:
euskara@gorbeialdea.eus / 945430167 (Manex)
Kuadrillaren EEPa: Dokumentazioa zuzentzeko errekerimendua. Berdintasun teknikariaren plaza
Mintzalaguna: "Eta euskaraz egiten badugu?"
Gorbeialdeko Kuadrillak urteroko deialdia jarri du martxan, eskualdeko mintzalagun edo gurasolagun taldeetan parte hartze...
EKINTZAILETZA laguntzeko programa 2024 - URRIAREN 18ra arte
Negozio-ideia bat duzu eta Laguntza behar duzu garatzeko edo abian jartzeko?...