-
Hemen zaude:
TAILERRA: "Nola sozializatu euskararen erabilera Gorbeialdeko udalekuetan?"
TAILERRA: "Nola sozializatu euskararen erabilera Gorbeialdeko udalekuetan?"
Arabako Euskara Zerbitzuek, Gasteizko GEU elkartearekin batera, aisialdiaren eremuan euskararen sozializazioa egiteko estrategiak lantzeko urteroko deialdia antolatu dute, aurtengo udalekuetan lanean arituko diren hezitzaileei begira. Tailerrak bi orduko iraupena izango du, eta, esan bezala, Gorbeialdeko udalekuetan lanean arituko diren hezitzaileei zuzenduta dago. Hala ere, deialdia irekia da, beraz, interesa duen beste edonork ere har dezake parte.
Arabako Kuadrilla bakoitzean egingo da tailer bat, eta Gorbeialdeko Kuadrillako saioa honako egunean eta lekuan izango da:
EGUNA: ekainak 28, asteazkena
LEKUA: Zigoitiko kultur etxea (Ondategi)
ORDUA: 17:00-19:00
IZENA EMATEKO EPEA ekainaren 26an (astelehena) bukatuko da. Horretarako, bidali mesedez mezu bat euskara@gorbeialdea.eus helbidera, honako datuekin: izen-abizenak, NAN zenbakia, helbide elektronikoa.
PRESIDENTZIAREN DEDIKAZIO PARTZIALA ETA ORDAINDUA
Dedikazioari buruzko iragarkia:...
GORBEIA INGURUETAKO PARTZUERGOAREN AKTIBO ETA PASIBOAK GORBEIALDEKO KUADRILLAREN ALDE LAGATZEA
Lagapenaren iragarkia:...
GORBEIALDEKO KUADRILLAREN ETA UDALEN ARTEKO HITZARMENA, ETXEKO ETA ANTZEKO HONDAKINAK BILDU ETA BAIMENDUTAKO TRATAMENDU-INSTALAZIOETARA GARRAIATZEKO ZERBITZUA ETA KOMUNITATEKO KONPOSTAJE-EREMUETAKO MANTENTZE ETA KONTROL-ZERBITZUA KUDEATZEKO AGINDUA BURUTZ
Kudeaketa-gomendioaren iragarkia:...