Poetak Maiatzean

Poetak Maiatzean

Poetas en Mayo jaialdia urtero bezala ospatzeko intentzioarekin, eta testuinguru berri honetan, on line egingo dugu. Horretarako, poesiaz gozatzen duzuen pertsona guztiak eta Bego Etayok koordinatutako Arabako Kuadrilletako “La hora Violeta” Irakurle Klub Feministetako parte-hartzaile guztiak gonbidatu nahi zaituztegu poemaren bat irakurriz bideo bat grabatzera.

Baldintzak
1. Minutu edo minutu eta erdi inguru iraun dezake.
2. Bideoak bidaltzeko EPEA: maiatzaren 6a baino lehe
3. Hau esan behar duzue:

· Zuen izena eta zein herrialdetan bizi zareten
· “La hora Violeta” irakurle-Klub feministako klubetako partaide bazarete, zein kuadriletako klubean parte hartzen duzuen
· Aukeratu duzuen poetaren izena eta poemaren izenburua

Ez kezkatu bideoaren kalitateaz. Bidaltzen duzuenean, langile tekniko batzuek muntaketa bat egin dezakete jasotzen diren bideoekin, eta, adibidez, soinua hobetu. Grabatuta duzuenean, bidali helbide honetara:

· WhatsApp  600 771 183
· Posta elektronikoa  laiaplazara@laiaeskola.eus

Sare sozialetara eta www.poetasenmayo.com eta www.laiaplazara.eus/laiartea webguneetara igoko dira maiatzaren 23tik aurrera.

Bereziki nabarmendu nahi zaituztegu, literatura feministaren inguruan elkartu zaretelako eta, gainera, landa-eremuetan bizi zaretelako.

Probatzera animatzen zaituztegu, aukeratutako poema behin baino gehiagotan ozen irakurri. Badakigu hasieran izu-apur bat eman diezazueketela, baina sekretua poema hainbat aldiz irakurtzea da, presarik gabe, eta bertakotzat sentitzea. Irakurtzen duzuen esaldi bakoitzak bistaratzen baduzue, poemak bizia hartuko du. Aukeratu ondo sentituko zareten leku bat eta grabatu mugikorrarekin, edo eskatu norbait grabatzeko. Baten bat animatzen bada eta musika jartzen badu, primeran.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital