-
Hemen zaude:
Mintzalagunak eta gurasolagunak martxan: DEIALDI BIKOITZA
Mintzalagunak eta gurasolagunak martxan: DEIALDI BIKOITZA
2023a indartsu hasiko dute Gorbeialdeko mintzalagunek. Ikasturte hasieratik dabiltza bildu eta mingainari eragiten, eta, urtarrilean, bi deialdi antolatu dituzte, parte hartu nahi duten guztientzat:
- Batetik, urtarrilaren 20an, 19:00etan Legutioko ludotekan, ARDO-DASTAKETA egingo dute, Xabier Ameztoyren laguntzarekin. Hainbat ardo berezi dastatzeko eta euskaraz aritzeko aukera egongo da. Etorri nahi duenak izena eman beharko du aldez aurretik. Informazio guztia, hemen klik eginda.
- Bestetik, urtarrilaren 29an, 10:30ean San Kristobaletik (Aramaio) abiatuta, GURASOLAGUNEN MENDI-IRTEERA Orixoleko Santikurtzera. Gurasolagunak, familian euskaraz aritzen diren taldeak dira, eta hilero antolatzen dute Gorbeialdea ezagutzeko irteera bat. Oraingo honetan, Aramaio aldera joango dira, eta hala nahi duen guztiak har dezake parte. Informazio gehiago, hemen klik eginda.
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren 11tik 13ra Espejon
Gorbeialdeko 10 eta 12 urte arteko umeek (2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoek) oporraldian euskaraz jolastu eta bert...
Mintzalagunak eta gurasolagunak martxan: DEIALDI BIKOITZA
2023a indartsu hasiko dute Gorbeialdeko mintzalagunek. Ikasturte hasieratik dabiltza bildu eta mingainari eragiten, eta, ...
Euskaraldia: NON JASO ZURE TXAPA?