-
Hemen zaude:
MINTZALAGUNA: ZER DEN EZAGUTU NAHI?
MINTZALAGUNA: ZER DEN EZAGUTU NAHI?
Aurtengo mintzalagun taldeak martxan betean daude pasa den irailetik. Euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen ditu egitasmoak zenbait helbururekin, besteak beste, parte hartzaileak hizkuntzaren erabileran trebatzeko, galdutako ohitura berreskuratzeko, euskarazko harreman berriak egiteko… Une honetan, 8.000 lagun inguru dabiltza Euskal Herri osoko mintzalagun taldeetan.
Gorbeialdean ere badugu mugimendua: udalerri guztietan du, hala nahi duenak, mintzalagun taldeetan parte hartzeko aukera. Bi modutara izan daiteke, gainera: ohiko taldeetan, aisialdiko jarduera modura, edo familian, Gurasolagun taldeetan parte hartu eta hilero mendi-irteerak eginez.
Egitasmoa ezagutu nahi baduzu, aukera ederra daukazu otsailaren 9an: Muruatik Madalenako baselizara (Zigoitian) mendi-buelta eder bat eman, eta, ondoren, luntxaz gozatuko dute Kuadrillako mintzalagun eta gurasolagunek (informazio gehiago, irudian). Zatoz, merezi du!
Egitasmoari buruzko informazio gehiago:
650266744
gorbeialdea@taupamugimendua.eus
Izena emateko:
https://mintzalaguna.taupamugimendua.eus/
MINTZALAGUNA: ZER DEN EZAGUTU NAHI?
Aurtengo mintzalagun taldeak martxan betean daude pasa den irailetik. Euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen ditu egi...
GAZTE SORTZAILEAK egitasmoaren bi emanaldi, Gorbeialdean
Gasteizko Udalak urtero antolatzen duen beka-deialdia da Gazte Sortzaileak, honako helburuekin: ...
Gorbeialdeko Kuadrilla: administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa 2023-2027
Gorbeialdeko Kuadrillaren Batzarrak, 2024ko azaroaren 21ean egindako batzarrean, administrazioan euskararen erabilera nor...