-
Hemen zaude:
MINTZALAGUN TALDEETAN izena emateko epea, zabalik!
MINTZALAGUN TALDEETAN izena emateko epea, zabalik!

Mintzalagunen sarea zabalduz eta sendotuz doa Euskal Herrian zehar: 6000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute. Gaur egun 1075 talde daude martxan eta astero 120 herritan elkartzen dira elkarrekin euskaraz egiteko. Eta, noski, Gorbeialdean ere baduzu horretarako aukera.
Zer da mintzalaguna?
Euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi duten pertsonak biltzeko programa da.
Zertarako?
Euskara hobetzeko, gehiagotan erabiltzeko, euskaraz bizitzeko, normalizazioaren alde egiteko, ingurune euskalduna sortu, indartu eta zabaltzeko...
Nola hitz egingo dugu?
Astean behin; ordubetez, talde txikitan. Paseoan, kafetegian, parkean... euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartuta, gainontzeko mintza-taldeekin koordinatuta.
Ekintza osagarriak:
Herriko gainontzeko mintzalagun taldeekin irteerak, afariak, kirol ekintzak, Mintza Eguna...
Parte hartzeko baldintza
Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da. Izen ematea urrian zehar izango da, azaroan taldeak sortu eta martxan jartzeko.
Informazioa
Urkabustaizko liburutegian, Zigoitiko kultur etxean, Gorbeialdeko Kuadrillaren egoitzan edo Zuiako liburutegian, Legutioko liburutegian, Arratzua-Ubarrundiako Sologanan eta Aramaioko udaletxean edo liburutegian. Edo jarri harremanetan honakoekin:
Gorbeialdeko mintzalaguna: gorbeialdea@mintzalaguna.org / 662120209
Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzua: euskara@gorbeialdea.eus / 945430167
Kalitate oneko auzo konposta Gorbeialdean
Gorbeialdeko Kuadrillak, urteak daramatza konpostaje eredu lokal eta deszentralizatu baten aldeko apostua egiten. Helburu...
Energia-komunitateentzako arreta birtuala (EKB-ren bulego)
Gorbeialdean bizi zara? Ba al duzu energia-komunitateen berri? Inoiz pentsatu al duzue zuen herrian edo komunitatean zuen...
XXVI KULTURGURA - Erantzunak
Hauek dira aurtengo erantzun zuzenak....
