-
Hemen zaude:
Maiatzaren 21eko BIDE-ARGIAK jardunaldiaren AUDIOA ENTZUNGAI
Maiatzaren 21eko BIDE-ARGIAK jardunaldiaren AUDIOA ENTZUNGAI
Joan den maiatzaren 21ean, Gorbeialdeko Kuadrillako euskara, ingurumen eta berdintasun zerbitzuek antolatuta, BIDE-ARGIAK: euskalgintza, feminismoa eta ingurumena eraldaketa sozialerako estrategiak jardunaldia egin genuen Aramaioko kultur etxean.
Lorea Agirre, Mikel Otero eta Ainhoa Olaso izan genituen bertan hizlari, Ane Zuazubiskar kazetariak gidatutako mahai-inguruan. Mamitsua izan zen edukiz, eta interesgarria ideiaz: hiru diziplinen (euskalgintza, feminismoa, ingurumena) arteko loturez, bakoitzaren erronkez, burujabetzaren eta aldaketarako estrategien balioaz... aritu ziren, besteak beste.
Orain, mahai-inguruaren grabazio-audioa entzun dezake, interesa duenak (2 orduko iraupena):
Aperitif modura, hona hemen mahai-inguruan zehar hautatutako hainbat pasarteren bilduma (6 minutu):
https://soundcloud.com/user-725331029-133946530/bide-argiak-jardunaldia-hautaketa-2021-05-21-aramaio
GORBEIALDEKO MINTZALAGUNEN TOPAGUNE IZANGO DA IZARRA, EKAINAREN 18an
Gorbeialdeko mintzalagun eta gurasolagun taldeek hitzordua dute ekainaren 18an, Izarran; bertan egingo baita GORBEIALDEKO...
Gorbeialdeko umeentzat aukera: BERTSO-ABENTURA Espejon (apirilak 20-22)
Gorbeialdeko 10 eta 12 urte arteko umeek, oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultur...
Gorbeialdeko GURASOLAGUNEN proposamena: hilero, mendi-buelta
Joan den irailetik hona, Gorbeialdeko Mintzalagunaren barruan, martxan dago GURASOLAGUN programa. Kudrillako udalerri bak...