LGTBI ERREALITATEAREN DIAGNOSIA ARABAKO KUADRILLETAN

LGTBI ERREALITATEAREN DIAGNOSIA ARABAKO KUADRILLETAN

Arabako Foru Aldundia _batez ere kualitatiboa den ikerketa bat egiten ari da, koadrila bakoitzean eta Trebiñun LGTBI+ kolektiboa osatzen duten pertsonen errealitateak aztertzeko._ Helburu horrekin, kontuan hartu dira beren bizitzako fase guztiak (haurtzaroa, gaztaroa, helduaroa eta zahartzaroa) eta edozein pertsonak dituen eskubideen espektro osoa, beren LGTBI+ izaeragatik berariaz aitortutakoez gain.

*Diagnosi horren bidez, egiten ari den lan instituzional eta soziala ere ezagutu nahi da, baita arlo horretan lanean ari diren entitateen eta organizazioen iritzia eta agenda ere.* Kuadrilla guztiei zuzentzen zaie begirada, Gasteizkoari izan ezik; izan ere, 2017an Gasteizko LGTBI+ populazioaren errealitateei buruz egindako diagnosian kuadrillako landa-eremuetako errealitateak jaso ziren, eta, beraz, lan hori jada eginda egongo litzateke.

*Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizugu galde-sorta hau betetzeko erakutsi duzun interesagatik, egindako esfortzuagatik eta hartutako denboragatik. Ahalegin horrek merezi izatea lortuko dugu guztion artean.*

Galdetegian parte hartzeko sakatu hurrengo link-a: 

ARABAKO KUADRILETAKO ETA TREBIÑUKO KONDERRIKO LGTBI+ PERTSONEN ERREALITATEEN INGURUKO DIAGNOSIA

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital