-
Hemen zaude:
KOMUNITATE ENERGETIKOEN INGURUKO INFORMAZIO JARDUNALDIAK GORBEIALDEAN
KOMUNITATE ENERGETIKOEN INGURUKO INFORMAZIO JARDUNALDIAK GORBEIALDEAN
Gorbeialdeko Kuadrillatik, energia-trantsizio justua eta iturri berriztagarrietan oinarritua bultzatzeko konpromisoa gauzatu nahi dugu, eta Tokiko Energia Komunitateak sustatu nahi ditugu klima-aldaketaren erronkei erantzuteko tresna egoki gisa. Honela, iturri berriztagarrietan oinarritutako ekoizpen eredu bat garatu nahi da Gorbeialdeko hainbat entitatetan, eredu horretan herritarrak zein tokiko administrazioak parte aktiboa izanik.
Horregatik guztiagatik, Gorbeialdeko Kuadrillak, energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako energia-trantsiziorako urratsak ematearen garrantziaz jabeturik, "Tokiko Energia Komunitateei" buruzko informazio-jardunaldiak antolatu ditu.
Helburu orokor gisa, jardunaldi horien bidez, energia-komunitate berriztagarriak abian jartzeko prozesuari eta egin beharreko urratsei buruzko informazioa zabaldu nahi da, eta, horretarako, Kuadrillako herritarrei eta kontzejuetako kideei tokiko energia-komunitate horiek abian jartzeko prozesuari buruzko informazio zehatza eta benetako esperientziak ezagutarazi, betiere, iturri berriztagarrietan oinarrituta.
Izena emateko modua:
Hona hemen jardunaldi horietako egunak eta ordutegiak, baita horietako bakoitzean izena emateko estekak ere:
GORBEIALDEKO KUADRILLAKO TOKIKO ENERGIA-KOMUNITATEEI BURUZKO INFORMAZIO-JARDUNALDIAK:
Tokia | Data eta ordutegia | Ponentes | Idioma |
Izarra, Kultur Etxea | 2021-09-30 18.30 - 20.00h | Goiener taldea + Eneko Maioz (Orexako alkatea) | Gaztelania |
Aramaio, Kultur Etxea | 2021-10-05 18.30 - 20.00h | Goiener taldea + Araba Bizirik | Euskara |
Legutio, Kultur Etxea | 2021-10-14 18.30 - 20.30h | Goiener taldea + Eneko Maioz (Orexako alkatea) | Elebiduna |
Izena emateko loturak:
- Izarra (2021-09-30): https://entradium.com/events/komunitate-energetikoen-informazio-jardunaldia-1-go-saioa-izarra-jornada-informativa-sobre-comunidades-energeticas-locales-1era-sesion-izarra
- Aramaio (2021-10-05): https://entradium.com/events/komunitate-energetikoak-eta-makroproiektuen-mehatxua-2en-saioa-aramaio
- Legutio (2021-10-14): https://entradium.com/events/komunitate-energetikoen-informazio-jardunaldia-3en-saioa-legutio-jornada-informativa-sobre-comunidades-energeticas-locales-3era-sesion-legutio
GORBEIALDEKO KUADRILLAK ETA BERE UDALERRIEK AUZO KONPOSTAJEAREN ALDEKO APUSTUA EGIN DUTE
Gorbeialdeko Kuadrillako udalerriek urteak daramatzate hondakinak kudeatzeko eredu arduratsua eta ingurumenarekiko erresp...
KOMUNITATE ENERGETIKOEN INGURUKO INFORMAZIO JARDUNALDIAK GORBEIALDEAN
Gorbeialdeko Kuadrillatik, energia-trantsizio justua eta iturri berriztagarrietan oinarritua bultzatzeko konpromisoa gauz...