Kalitate handiko auzo konposta Gorbeialdean

Kalitate handiko auzo konposta Gorbeialdean

Gorbeialdeko Kuadrillak, urteak daramatza konpostaje eredu lokal eta deszentralizatu baten aldeko apostua egiten. Helburua biohondakinen jatorrizko bereizketa hobetzea eta ahalik eta inpaktu txikiena eragitea da, bihondakinak tratatzeko tratamendu eta garraio beharrik gabe. Gainera, lurzoruaren egitura eta emankortasuna hobetzen dituen mantenugaietan aberatsa den ongarri naturala eskuratzen da.

Gorbeialdean, Aramaio, Urkabustaiz, Zigoita, Legutio eta Zuiako udalerrietan banatuta dauden 15 auzo konposjate guneetan, azkenengo kalitate analitikek oso emaitza onak eman dituzte. Analisi hauek sistemaren funtzionamendu egokia eta herritarren erabilera zuzena berresten du.

Aztertutako laginen %87 A mailakoak izan dira, kalitate gorenekoak, eta gainontzeko %13 B mailakoa, ongarrien araudiaren arabera. B gisa sailkatutako laginak, oso alde txikiagatik izan da. Beraz, lortutako konposta kalitate onekoa da eta nekazaritzan erabiltzeko egokia.

Kuadrillak, oso positibotzat jo ditu emaitza hauek, agerian uzten baitute ahalegin kolektiboa eta herritarren inplikazioa funtsezkoak direla ingurumenarekiko jasangarriagoa eta errespetuzkoagoa den eredu baterantz aurrera egiteko.

Gorbeialdeko Kuadrillak eskerrak ematen dizkie konpostaje guneetako erabiltzaile guztiei haien kolaborazioagatik. Era berean, gonbidapena luzatzen die oraindik hasi ez direnei, parte hartu eta denon artean hondakinak murriztu eta ingurumena zaintzen jarraitzeko.

Eskerrik Asko!

 

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital