JOAN-ETORRIKOAK: sortzaileen arteko topaketak, martxan

JOAN-ETORRIKOAK: sortzaileen arteko topaketak, martxan

Gorbeialdeko kuadrillak JOAN-ETORRIKOAK zikloa antolatu du, gure eskualdeko artisten eta beraien diziplinako kulturgileen arteko jendaurreko topaketak egiteko. Lehenengo saioa Zigoitian izango da, martxoaren 26an.

Zigoitiko txalapartariak taldea erreferentzia bat da Zigoitian eta inguruetan. Beraien ardura da, besteak beste, urtero Mairuelegorretako kobazuloko jaialdia irekitzea.

Oreka Tx berriz, Euska Herrian, txalapartari dagokionean, ibilbide luze eta oparoenetakoa duen taldea da. Hainbat eta hainbat lan argitaratu dituzte, ehundaka kontzertu eman...

JOAN-ETORRIKOAK zikloaren lehenengo saioan elkartuko ditugu bi taldeak, Zigoitia Aretoan, martxoaren 26an (ostirala, 18:30). Ziklo honen helburua, diziplina bereko sortzaileek elkar ezagutzeko aukerak zabaltzea da, eta, horrekin batera, jendaurrean beraien lana ezagutarazteko ekitaldi irekiak antolatzea ere bai.

Martxoaren 26an, beraz, txalapartaren munduan murgiltzeko aukera paregabea izango dugu, solasaldi musikatuaren formatupean. Anima zaitezte, eta gozatu!

OHARRA: saiora joateko ezinbestekoa da lekua aldez aurretik hartzea, 945464400 zenbakira deituta (zentro soziokulturala)

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital