-
Hemen zaude:
HAU EZ DA JOLASA ikastaroa, begiraleentzat: nola sozializatu euskararen erabilera udalekuetan?
HAU EZ DA JOLASA ikastaroa, begiraleentzat: nola sozializatu euskararen erabilera udalekuetan?
Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko GEU elkarteko kideekin elkarlanean, HAU EZ DA JOLASA ikastaroa antolatu du, lurralde historiko osoan zehar, udan, egiten diren udalekuetan, begiraleei, euskararen sozializaziorako tresnak emateko. Gorbeialdean ikastaroaren bi saio egingo dira.
Hezitzaileek, aisialdiko profesional bezala, duten helburuetako bat haurrek eta gazteek ondo pasatzen duten bitartean balore batzuk eman eta barneratzen laguntzea da: errespetua, bizikidetza arauak, hezkidetza, kulturartekotasuna, bizimodu osasuntsua… Eta euskarak zein protagonismo izan behar du zerrendatutako baloreen artean?
Euskara zutabe eta oinarri izan daiteke, transbertsala, eta lehen aipatutako baloreen artean transmisiorako eta kohesiorako tresna ezin hobea. Eta, hizkuntzaren arnasgune diren udalekuak aukera aparta izan daitezke erronka hau lantzeko.
IKASTAROAK 3 orduko iraupena du, eta Gorbeialdeko Kuadrillan bi saio egingo dira:
Ekainak 20, asteartea
17:00-20:00, Izarran (kultur etxean)
Ekainak 24, larunbata
16:00-19:00, Aramaion (kultur etxean)
Izena emateko, bidali mezu bat ekainaren 16a baino lehen euskara@gorbeialdea.eus helbidera. Ikastarora datozenek ziurtagiri bat jasoko dute.
MINTZALAGUNA: ZER DEN EZAGUTU NAHI?
Aurtengo mintzalagun taldeak martxan betean daude pasa den irailetik. Euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen ditu egi...
GAZTE SORTZAILEAK egitasmoaren bi emanaldi, Gorbeialdean
Gasteizko Udalak urtero antolatzen duen beka-deialdia da Gazte Sortzaileak, honako helburuekin: ...
Gorbeialdeko Kuadrilla: administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa 2023-2027
Gorbeialdeko Kuadrillaren Batzarrak, 2024ko azaroaren 21ean egindako batzarrean, administrazioan euskararen erabilera nor...