Gorbeialdeko umeentzat aukera: BERTSO-ABENTURA Espejon (apirilak 20-22)

Gorbeialdeko umeentzat aukera: BERTSO-ABENTURA Espejon (apirilak 20-22)

Gorbeialdeko 10 eta 12 urte arteko umeek, oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguruko natura eta kultura hobeto ezagutzeko helburuarekin, Bertso Abentura bizitzeko aukera izango dute udaberrian:  norbere herritik gertuko lagun berriak egin, bertso munduan murgildu eta ondo pasatzeko aukera paregabea. Apirilaren 20tik 22ra,  Arabako Bertsozale Elkarteak, Lautada eta Gorbeialdeko Kuadrillekin elkarlanean, BERTSO-ABENTURA antolatu du Espejon.

Apirilaren 20an (asteazkena) 12:00etan hasi eta apirilaren 22an (ostirala) 12:00etan amaituko da Bertso-abentura. Autobus zerbitzua egongo da, izen ematea itxi ondoren jakinaraziko dira autobusaren ibilbidea eta geltokiak. Prezioa 45€-koa da Gorbeialdeko Kuadrillako parte-hartzaileentzat.

Parte hartzeko Izena Emateko formularioa bete beharko da apirilaren 1a baino lehen. Informazio eta xehetasun guztiak Arabako Bertsozale Elkartearen webgunean dituzue:

https://www.bertsozale.eus/eu/araba/albisteak/bertso-abentura-espejon-apirilaren-20tik-22ra

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital