Gorbeialdeko mintzalaguna: Euskaraz zoriontsu izateko bidea!

Gorbeialdeko mintzalaguna: Euskaraz zoriontsu izateko bidea!

Badator berriz ere Gorbeialdeko Kuadrillaren mintzalagun programan izena emateko urteroko deialdia. Hemendik aurrera, eskualdeko mintzalagun eta gurasolagun taldeetan parte hartzeko aukera izango du hala nahi duenak. Hauxe da euskaraz zoriontsu izateko bidea!

Mintzalagun taldeak maiztasun finkoarekin elkartzen diren hiztun taldeak dira. Helburu komun bat dute: euskaraz aritzea, lagun-giroan, eta, horrela, bakoitzaren ahozko euskara hobetzea. Mintzapraktika aukera paregabea da euskaraz gehiago aritu nahi dugunontzat. Mintzalagun egitasmoak ez baitira soilik euskara ikasten dabiltzanentzat!

Gorbeialdean, gainera, badugu mintzalagun mota berezi bat: GURASOLAGUN TALDEAK. Talde hauek, azken finean, mintzalagun taldeak dira, baina partaideek bereizgarri bat dute: gurasoak dira elkartzen direnak, beren umeekin. Beraz, familian egiten diren mintzalagun taldeak dira.

2026-2027 ikasturterako, deialdi berezia egin nahi dugu BIDELAGUNAK bilatzeko. Bidelagunak euskaraz ondo moldatzen direnak dira, eta mintzalagunei beren bidea egiten laguntzeko ematen dute izena programan. Beraz, animatzen bazara, eman izena, asko eskertuko dizugu.

Urrian zehar izango du, hala nahi duenak, izena emateko aukera, bai mintzalagun izateko, bai gurasolagun izateko. Hemen duzu IZENA EMATEKO LOTURA. Eta zalantzarik baduzu, idatzi gorbeialdea@taupamugimendua.eus edo euskara@gorbeialdea.eus helbidera. Eta edozein zalantza baduzu, lagunduko dizugu!

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital