-
Hemen zaude:
Gorbeialdeko Kuadrillan garapen komertziala lantzeko Jardunaldiak
Gorbeialdeko Kuadrillan garapen komertziala lantzeko Jardunaldiak
Martxoaren 1ean eta 2an elkartrukerako eta hausnarketarako hainbat ekitaldi egingo dira, Eskualdeko Ekintza Plan Bateratu bat landu eta eskualdearen garapen komertziala errazteko.
2016 eta 2017 urteen artean, Gorbeialdeko Kuadrilla eskualde mailako garapen ekonomikorako programa bat gauzatzen ari da, Arabako Foru Aldundiaren laguntzari esker. Programa horretan barruan jarri dugun helburuetako bat da eskualdean tokiko komertzioa bultzatzea.
Horregatik, AEnkomer-ekin (Arabako Komertzioen eta Zerbitzuen esparruko Enpresariak) lankidetzan, hainbat neurri zehaztu nahi ditugu, gure eskualdearen garapen komertziala erraztuko dutenak.
Horretarako, zure lankidetza behar dugu. Gonbidapena luzatzen dizugu lehenengo topaketa batean parte hartzeko. Topaketaren helburua, TRUKErako eta HAUSNARKETARAKO espazio komun bat sortzea da, horrek lagunduko baitigu, gure sektoreak eta gure eskualdeak aurrean dituen erronka nagusiak identifikatzen. Ondoren, Ekintza Plan Bateratu bat osatuko dugu.
Lehenengo topaketa martxoaren 1ean eta 2an izango da. Eskualdeko sei udalerrietan egingo dugu, zuen parte hartzea errazteko. Ondoen datorkizuenera joateko aukera izango duzue, izan ere, edukia berbera izango da guztietan. Hona Hemen:
EGUNA: 01/03/2017
TOKIA:
- ARRATZUA-UBARRUNDIA:Arratzua-Ubarrundiako Udaletxea (Durana) - 9:00 h.
- LEGUTIO: Legutioko Udaletxea (Legutio) - 13:30 h.
- ARAMAIO: Aramaioko Udaletxea - 2. solairuan (Ibarra, Aramaio) - 19:00 h.
EGUNA: 02/03/2017
TOKIA:
- ZIGOITIA: Zigoitiko Udaletxea (Ondategi) - 9:00 h.
- URKABUSTAIZ: Kultur Etxea (Izarra) - 13:30 h.
- ZUIA: Zuiako Udaletxea (Murgia) - 19:00 h.
Denon ekarpenekin plan hau garatzea espero dugu eta horregatik etorriko zaretela jakinaraztea eskatzen dizuegu, 945 123 500 telefono zk.ra deituta, edo posta elektronikoz: servicios@aenkomer.com
GAZTE SORTZAILEAK egitasmoaren bi emanaldi, Gorbeialdean
Gasteizko Udalak urtero antolatzen duen beka-deialdia da Gazte Sortzaileak, honako helburuekin: ...
Gorbeialdeko Kuadrilla: administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa 2023-2027
Gorbeialdeko Kuadrillaren Batzarrak, 2024ko azaroaren 21ean egindako batzarrean, administrazioan euskararen erabilera nor...
XXV. KULTURGURA LEHIAKETAKO ERANTZUNAK ETA IRABAZLEAK
Hauek dira Gorbeialdeko Kuadrillako XXV.Kultugura lehiaketako erantzun zuzenak (klikatu gainean)...