-
Hemen zaude:
Gorbeialdeko Kuadrillan EUSKARA IKASTEKO UGARI
Gorbeialdeko Kuadrillan EUSKARA IKASTEKO UGARI
Ikasturte berrirako (2024-2025) matrikulazio kanpaina abian da Gorbeialdeko Kuadrillan. Kuadrillako udaletxe guztietan aurkitu ahal izango duzu informazioa taldeen, ordutegien, dirulaguntzen... gainean. Hemen klik eginda jaitsi dezakezun diptikoan ere informazio gehiago izango duzu.
Ikasturteari urrian emango zaio hasiera eta, klaseez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun taldeak, kultur emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu, merezi duelako.
Izen ematea irailean zehar egingo da. Hona hemen, bizi zaren udalerriaren arabera, dituzun aukerak:
- ZUIA, URKABUSTAIZ, ZIGOITIA: Izena emateko aukera zabalik dago. Gorbeialdeko AEK-k eskaintza zabala du hiru udalerrietarako: mailak, ordutegiak... Informazio guztia, hemen.
- ARRATZUA-UBARRUNDIA: euskararen hastapenetarako tailerrak eta mintzalagun taldea osatzeko eskaintza irekita dago. Irailaren 9ra arte eman dezakezu izena, hemen.
- ARAMAIO: hainbat talde sortzeko aukera: A1, mintzapraktika, "gure euskara hobetzen" taldea... Irailaren 27ra arte dago izena emateko aukera. Informazio gehiago, hemen.
- LEGUTIO: Izena emateko aukera dago irailaren 24ra arte. Maila guztiak eskaintzen dira, taldea sortzeko helburuz. Informazio gehiago, hemen.
Era berean, galderarik edo zalantzarik baduzu, hona hemen Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuaren kontaktua:
euskara@gorbeialdea.eus / 608 78 25 77
MINTZALAGUNA: ZER DEN EZAGUTU NAHI?
Aurtengo mintzalagun taldeak martxan betean daude pasa den irailetik. Euskara praktikatzeko espazioak eskaintzen ditu egi...
GAZTE SORTZAILEAK egitasmoaren bi emanaldi, Gorbeialdean
Gasteizko Udalak urtero antolatzen duen beka-deialdia da Gazte Sortzaileak, honako helburuekin: ...
Gorbeialdeko Kuadrilla: administrazioan euskararen erabilera normalizatzeko plan estrategikoa 2023-2027
Gorbeialdeko Kuadrillaren Batzarrak, 2024ko azaroaren 21ean egindako batzarrean, administrazioan euskararen erabilera nor...