-
Hemen zaude:
Gorbeialdeko Kuadrillan EUSKARA IKASI NAHI DUZU?
Gorbeialdeko Kuadrillan EUSKARA IKASI NAHI DUZU?
Ikasturte berrirako (2023-2024) matrikulazio kanpaina abian da Gorbeialdeko Kuadrillan. Kuadrillako udaletxe guztietan aurkitu ahal izango duzu informazioa taldeen, ordutegien, dirulaguntzen... gainean. Hemen klik eginda jaitsi dezakezun diptikoan ere informazio gehiago izango duzu.
Ikasturteari urrian emango zaio hasiera eta, klaseez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun taldeak, kultur emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara ikastera animatzen zaitugu, merezi duelako.
Izen ematea irailean zehar egingo da. Hona hemen, bizi zaren udalerriaren arabera, dituzun aukerak:
- ARAMAIO: irailaren 28ra arte dago izena emateko aukera. Hainbat maila eta ordutegi eskaintzen dira, Debagoieneko AEKren eskutik. Informazio guztia, hemen.
- ZUIA, URKABUSTAIZ, ZIGOITIA: irailaren 26ra arte dago izena emateko aukera. Gorbeialdeko AEK-k eskaintza zabala du hiru udalerrietarako: mailak, ordutegiak... Informazio guztia, hemen.
- ARRATZUA-UBARRUNDIA: euskararen hastapenetarako tailerra osatze-bidean dago. Interesa baduzu, jarri harremanetan Kuadrillako euskara zerbitzuarekin.
- LEGUTIO: laster zabalduko du udalak bere eskaintza eta informazioa.
Era berean, galderarik edo zalantzarik baduzu, hona hemen Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzuaren kontaktua:
euskara@gorbeialdea.eus / 608 78 25 77
Gorbeialdeko Kuadrillan EUSKARA IKASI NAHI DUZU?
Ikasturte berrirako (2023-2024) matrikulazio kanpaina abian da Gorbeialdeko Kuadrillan. Kuadrillako udaletxe guztietan au...
EPE 2022 Gorbeialdeko Kuadrilla: Enplegua egonkortzeko prozesuan onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onartzeko iragarkia
ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO PROZESUA, ENPLEGU PUBLIKOAN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO PREMIAZKO NEURRIEI BURUZK...
Gorbeialdeko Kuadrillako EPE: ZUZENTZEKO ERREKERIMENDUAK
ALDI BATERAKO ENPLEGUA EGONKORTZEKO PROZESUA, ENPLEGU PUBLIKOAN BEHIN-BEHINEKOTASUNA MURRIZTEKO PREMIAZKO NEURRIEI BURUZK...