Gorbeialdeko Kuadrillako XXI. Argazki lehiaketa

Gorbeialdeko Kuadrillako XXI. Argazki lehiaketa

2023ko urriaren 18an bukatzen da aurkezteko epea.

"Orain Gorbeialdea, inoiz baino gehiago"

1.- GAIA: 

Lehiaketaren gaia librea da, eta honako eremu hauetako argazkiak izan daitezke:
→Ingurumen naturala, soziala eta artistikoa, eraikinak, ohiturak, ekitaldi kulturalak, azokak eta jaiak, pertsonak, bisita gidatuak, esperientziak, gastronomia, mikologia, eskualdeko jarduera ekonomikoarekin lotutako argazkiak (ostatuak, ostalaritza, merkataritza eta zerbitzuak, industria, nekazal ekoizleak, artisautza, etab.); adibidez, enpresa baten barruan fabrikatzen ari den zerbaiten argazki bat izan daiteke, artzain bat bere eguneroko jardueran, jatetxe edo saltoki bat, etab. Argazkietan ezin izango da enpresaren izen komertzialik agertu inon.

Gorbeialdeko Kuadrilla osatzen duten udalerrietan hartutako argazkiak bakarrik onartuko dira: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia.

2.- PARTAIDEAK: Hala nahi duten guztiek parte har dezakete.

3.- LANAK AURKEZTEA:

- Argazkien formatuak horizontala izan beharko du, 2023ko horma-egutegiaren parte izateko
- Gehienez 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak.
- Lehenago argitaratu gabeak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute obrek.
- Originalak koloretan izan behar dira.
- Argazkiak “jpg” formatuan aurkeztu beharko dira, eta benetako tamainan gutxienez 300 puntu hazbeteko (dpi) bereizmena izan beharko dute, eta 24 x 16 cmko gutxieneko neurria (2835 x 1890 px).
- Argazkiei azaleko ukituak eman ahal izango zaie, baina ezingo da gehitu edo ezabatu jatorrizko konposizioa aldatuko duen osagairik. Zalantzarik badago edo egiaztatze aldera, artxibo originala eska daiteke.
- Argazkien datuak artxibatu, biltegiratu eta egiaztatzeari begira, ahal den neurrian argazkiak metadatuekin aurkeztea gomendatzen da.
- Aurkezten diren argazkiak pertsonaren baten lehengo planoak baldin badira, argazkian agertzen den pertsonaren baimena aurkeztu beharko da argazkiarekin batera.

4.- AURKEZTEKO EPEA: 2023ko urriaren 18a, asteazkena, izango da lanak aurkezteko azken eguna.

5.- SARIAK:

Lehiaketako sariak Gorbeialdeko Kuadrillako edozein saltoki edo establezimendutan gastatzeko txartelak izango dira (sartzen diren enpresen zerrenda bat emango da). 

Sarituko da lehiaketaren argazki irabazlea eta 2 argazki udalerri bakoitzeko (guztira 13 sari):

1. SARIA: 150 euroko txartela

• UDALERRIKO ARGAZKIEN SARIAK (Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia):
1. saria 100 euroko txartela
2. saria 75 euroko txartela

Sariak guztira: 13 (150€ko 1, 100€ko 6 eta 75 €ko 6)

Lehiakide bakoitzak, gehienez, bi sari eskura ditzake. Epaimahaiak lehiaketaren gaia, kalitatea eta erabili den teknika baloratuko ditu. Epaimahaiak emateke utzi dezake sariren bat.


Informazio gehiago: OINARRIAK 2023

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital