Gorbeialdeko Kuadrillako irakurle klub feministak martxan!

Gorbeialdeko Kuadrillako irakurle klub feministak martxan!

Literatura onaz gozatuko dugu, eta, bide batez, begirada zabaldu, feminismoen historia ezagutu eta literatur tertulia atsegina partekatuko dugu. Izan ere, ahalduntzeko pentsamendua eta inspirazioa pizten dizkigute nobelek, saiakerek eta iritzi artikuluek, literatura arloko koordinatzaile adituek gidatuta.

Gure irakurketak partekatzeko hilabetean behin bi orduz elkartuko gara, eta, gainera, txandaka egingo dugu; hau da, herri batean hasiko gara, baina beste herri batera joango gara hurrengo hilabetean, izena eman duten emakumeen arabera. Elkarrengana gehiago hurbiltzeko eta elkar hobeto ezagutzeko modua ere bada.

Euskarazko klubaren lehen saioa urriaren 14an izango da, 18:00etan, Aramaion kokatuta egongo den Emakundeko autobusean. Hurrengo saioak ibiltariak izan ahal dira, izena ematen duten emakumeen arabera, hilabetearen 2. astelehenetan.

Gaztelerako klubaren lehen saioa urriaren 28an izango da, 18:00etan, Zuiako udaletxeko 1. pisuan. Hurrengo saioak ibiltariak izan ahal dira, izena ematen duten emakumeen arabera, hilabetearen 4. astelehenetan.

Izen-ematea irekita plazak bete arte!

945 43 01 67 /berdintasuna@gorbeialdea.eus

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital