-
Hemen zaude:
Gorbeialdeko Kuadrillako Aldizkariaren izena aldatzeko lehiaketa
Gorbeialdeko Kuadrillako Aldizkariaren izena aldatzeko lehiaketa
Proposamenak aurkezteko azken eguna martxoak 3
ARAUAK
1.- GAIA:
Gaia librea izango da.
5 eta 15 karaktere bitarteko izena izango da
2.- PARTAIDEAK:
Hala nahi duten guztiek parte har dezakete.
3.- AURKEZTEA:
Gehienez 3 lan aurkeztu ahal izango ditu lehiakide bakoitzak. Lehenago argitagabekoak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak eta erregistratu gabekoak izan beharko dute lanek.
Itxitako kartazalean aurkeztu beharko da lana, kanpoaldean honako hau jarri beharko zaiolarik: “Gorbeialdeko Kuadrillako aldizkariaren izen lehiaketa – A kartazala”
“Gorbeialdeko Kuadrillako aldizkariaren izen lehiaketa – B kartazala”: beste kartazal itxi batean, honako zehaztasun hauek dituen orri bat sartu beharko da: - Lehiakidearen datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN-a, helbidea, helbide elektronikoa eta telefonoa).
Egile batek lan bat baino gehiago aurkeztuko balu, lehen aipatutako pausoak jarraitu beharko ditu obra bakoitzean, lehiakide desberdinak izango balira, A eta B kartazalak obra bakoitzeko.
Lanak posta bidez bidaliz gero, posta-kartazal batean sartu beharko dira lehiaketako 2 kartazalak (A eta B).
4.- AURKEZTEKO EPEA:
Lanak astelehenetik ostiralera bitartean, 08:30etatik 14:30ak arte, ondorengo helbidean aurkez daitezke edo ziurtatutako posta bidez bidali:
Gorbeialdeko Kuadrilla
Udaletxe Plaza, 1, 2 Ezk.
01130 Murgia, Araba
2017ko martxoaren 3a, ostirala, izango da lanak aurkezteko azken eguna.
Inolako zalantzarik izanez gero, deitu 945-430167 telefono-zenbakira.
5.- SARIAK:
Sari bakarra egongo da.
1. saria: Gorbeiako produktuen saskia
6.- EPAIMAHAIA
Gorbeialdeko Kuadrillako Presidenteak izendatuko ditu epaimahaikideak eta ezin izango da bere erabakiaren aurka jo.
7.- SARI BANAKETA, LANEN ERAKUSKETA ETA JABETZA
Ebazpena saridunari zuzenean komunikatu zaio eta martxoaren 15etik aurrera Gorbeialdeko Kuadrillako Web orrian argitaratuko da: www.gorbeialdekokuadrilla.eus
Saritutako lana Gorbeialdeko Kuadrillarena izango da, berau jabe bakarra izanik, eta lana ustiatzeko eskubideak Gorbeialdeko Kuadrillaren esku utziko ditu egileak.
8 .- OHARRAK:
- Oinarrietan arautu gabeko kasuak interpretatzeko eta erabakitzeko ahalmena du epaimahaiak eta, horrela ezean, Gorbeialdeko Kuadrillako Presidenteak.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarriak ezagutu eta onartu izana dakar.
- Baldintzak betetzen ez dituzten obrak ez dira onartuko
9 .- DATUEN BABESA:
Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak, abenduaren 13koak, xedatzen duenaren arabera, zera jakinarazten dizugu: emandako datu pertsonalak Gorbeialdeko Kuadrillako lehiaketarako bakarrik erabiliko direla, eta isilpeko trataera emango zaiela.
Datuak ikusi, zuzendu, bertan behera utzi edo datuei kontra egin diezaiekezu Gorbeialdeko Kuadrillako erregistro orokorrera joz (Udaletxe plaza, 1-2. ezkerra. K.P. 01130 Murgia (Araba).
PRESIDENTZIAREN DEDIKAZIO PARTZIALA ETA ORDAINDUA
Dedikazioari buruzko iragarkia:...
GORBEIA INGURUETAKO PARTZUERGOAREN AKTIBO ETA PASIBOAK GORBEIALDEKO KUADRILLAREN ALDE LAGATZEA
Lagapenaren iragarkia:...
GORBEIALDEKO KUADRILLAREN ETA UDALEN ARTEKO HITZARMENA, ETXEKO ETA ANTZEKO HONDAKINAK BILDU ETA BAIMENDUTAKO TRATAMENDU-INSTALAZIOETARA GARRAIATZEKO ZERBITZUA ETA KOMUNITATEKO KONPOSTAJE-EREMUETAKO MANTENTZE ETA KONTROL-ZERBITZUA KUDEATZEKO AGINDUA BURUTZ
Kudeaketa-gomendioaren iragarkia:...