GORBEIALDEKO KUADRILLAK ETXEKO KONPOSTATZE IKASTARO BERRIAK MARTXAN JARRI DITU

GORBEIALDEKO KUADRILLAK ETXEKO KONPOSTATZE IKASTARO BERRIAK MARTXAN JARRI DITU

Gorbeialdeko Kuadrillak, hondakin organikoen kudeaketa jasangarriarekin daukan konpromisoa berresten du etxeko konpostatze ikastaro berriak martxan jarriz.

Formakuntzaren helburua hondakin organikoen sorrera jatorrian murriztea eta ingurumenarekiko errespetuzko praktikak bultzatzea da, ekonomia zirkularra sustatuz. Ikastaro honen bidez, etxean konpostagailu bat martxan jartzeko eta behar bezala kudeatzeko behar diren ezagutzak eskuratu ahal izango dira.

Ikastaroen datak:

  • Izarra: irailaren 17a, 18:30etan, Urkabustaizko Kultur etxean
  • Ibarra: irailaren 22an, 18:30etan, Udaletxeko udalbatza-aretoan
  • Legutio: Iiailaren 24ean, 18:30etan, Kultur Etxean
  • Durana: irailaren 28an, 18:30etan, Sologana Zentro Sozio Kulturalean
  • Ondategi: irailaren 30ean, 18:30etan, Zigoitiko zentro Sozio Kulturalean
  • Murgia: urriaren 7an, 18:30etan, Zuiako Udaletxean

Doako izen ematea: Ikastaroaren aurreko egunera arte partehartzea@gorbeialdea.eus helbidera posta elektronikoa bidaliz edo 945 430167 telefonora deituz.

Etxeko konpostatzea egiten hasteko interesa eta konpromisoa duten pertsonek udaletxean eska dezakete materiala.

Animatu eta Konpostatu! Lagundu hondakin organikoak modu jasangarriagoan kudeatzen, materia organikoaren zikloa ixten eta lurzoruari baliabide baliotsu bat itzultzen.

Eguneroko keinu txiki bakoitzak Gorbeialdea jasangarriago, arduratsuago eta parte-hartzaileago batera hurbiltzen gaitu.

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital